Gaur Zelaieta Zentroan batu gara Udaletxeko, Zornotza Mendi Taldeko eta Sendo enpresako ordezkariak Andres Espinosan PR-aren inguruan hitz egiteko aurten ber-homologazioa eskaera egin behar bai da. Zornotza Mendi Taldeak eta Udaletxeak aurretik hitz egin genuen, guk ez bai dugu gustoko Andres Espinosaren izena daraman ibilbidea. Zornotza inguruan zerbait hobeagoa egiteko aukerak bai daude.
Bilera honetatik hurrengoa adostu dogu. Aurten dagoen ibilbidearen ber-homoligazioa eskatu eta ibilbidean seinaletika aldetik konponketa basikoak egin.Eta hemendik lau urtera, ber-homogazioa berriro eskatu behar denean, beste ibilbide bat edo dagoenari aldaketak proposatu.Horretarako mendi taldeak deialdi ireki baten bidez, lan batzorde bat antolatuko du. Eta batzorde honek lau urte barru aurkeztuko ditu landutako proposamenak.
Denok ados gaude Andres Espinosa pertsonai garrantzitsua dela herritarrentzat eta mendizaleentzat, eta zentsu honetan pozik gaude Udaletxearekin gabiltzan elkarlanarekin.
ZORNOTZAKO MENDIKO ASTEA
Azaroak 16-21
Urteari amaiera ematen joateko, Zornotza Mendi Taldeak MENDIKO ASTEA antolatuko du.
BIDEO-EMANALDIAK
Bideo-emanaldiak Zelaieta Zentroko auditorioan izango dira arratsaldeko 19,00etan.(Azaroak16-18)
Azaroak 16 Iskander Rodriguez “Mushing eta kanikrosaren mundua”
Azaroak 17 Luis Miguel, “Islandia”
Azaroak 18 “Iru”,”Travesia Nepal-Himalaia, 74 dias, 200km, solo y en invierno”
Batzar Orokorra:
Azaroak19(osteguna), Zelaieta zentroko auditorioan 19:00tan.
Landuko diren gaiak:
-Kontuen egoera
-Laguntzaileak
-Egindako ekintzen balorazioa
-2016 urteko ekintzen egutegia
-Estatutoak
-Lokala
-Galdera eta proposamenak
II.Argazki lehiaketa/erakusketa
Argazki erakusketa zornotzako tabernetan (URTZA, FAR-FAR, SALTSA, ONTZA)
Artaunen baba jana
Azaroak 21 larunbata, goizeko 10etan Zelaieta parkeko iturrian. Zornotza-Belatxikita-Artaun.
-Irteera 10.00
-Bazkaria 15.00
-Autobusa 19.00
Prezioa:15 euro
Merkatu txikia
Bigarren eskuko merkatu txikia. Abenduan zehar, zornotza mendi taldeko lokalean.