Zornotzako Musika Bandak ‘Sentsazioen Musika’ denboraldi berria aurkeztu du, magia, paisaiak eta kultura ardatz hartuta


Guztira 5 kontzertu eskainiko ditu, denboraldiaren zehar udalerriko hainbat gunetan ospatuko direnak, azaroaren 22an hasita. Kontzertu-sorta honetan artista gonbidatuek parte hartuko dute, Hodei Magoa ilusionistak, Garikoitz Mendizabal txistulariak, Udazken Txistulari Taldeak eta Zubiaur Musika Eskolako ikasleek Zornotzako Musika Bandarekin batera jardunez.

Beste urte batez, Zornotzako Musika Bandak 2025-2026 denboraldia abiarazi du, bost kontzertu dituen egitarauarekin. Aurtengo denboraldiak musikak sortzen dituen sentsazioak eta emozioak izango ditu ardatz.

Denboraldia azaroaren 22an hasiko da, musika eta ilusioa uztartuko dituen ikuskizunarekin. Magiaren Zirrara saioan, Hodei Magoa bandarekin arituko da, sorpresaz eta ikusleen parte-hartzez betetako emanaldi koloretsua eskaintzeko. Musikak eta magiak bat egingo dute giro berezia sortzeko.

Abenduaren 20an izango den hurrengo saioak paisaiek musikan duten eragina erakutsiko du. Sentsazioen Paisaiak kontzertuan, bandak naturaren indarra eta edertasuna gogora ekarriko duten piezak interpretatuko ditu, paisaiak ez direla bakarrik ikusten, entzun eta senti ere egiten direla nabarmenduz.

Otsailaren 28ko emanaldian euskal nortasuna izango da protagonista. Euskal Nortasun Hotsak kontzertuan, Garikoitz Mendizabal txistularia ariko da bandarekin batera, Udazken Txistulari Taldearekin eta Zubiaur Musika Eskolako txistu-ikasleekin batera, gure ondare musikalari ibilbide soinuduna eskainiz.

Maiatzaren 9an, Zubiaur Musika Eskolako ikasleek hartuko dute protagonismoa Sentsazioen Bila kontzertuan. Saio honen xedea bandaren eta eskolaren arteko harremana sendotzea da, eta ikasleei bandako musikariekin batera aritzeko aukera emango die, musikak pizten dituen sentsazioak elkarrekin arakatuz.

Denboraldia ekainaren 20an amaituko da Emozioak Lau Haizetara kontzertuarekin, Haizetara kaleko musika jaialdiaren baitan. Zornotzako Musika Bandak bere musika kalera eramango du, sorpresaz eta emozioz betetako programa baten bidez, musika sinfonikoa modu hurbil eta zuzezenean bizitzeko aukera eskainiz.

Programazio honen bidez, Zornotzako Musika Bandak musika herritarrengana hurbildu nahi du, adin eta publiko guztientzat anitza eta eskuragarria izango den denboraldi bat eskura jarriz.

+ Irakurri

La Revelia jatetxeak Michelin izarra eskuratu du Zornotzan

2025/11/28

Zornotzak izar berri bat du gastronomiaren mapan. Michelin gida ezagunak bart ospatu zuen urteroko gala, eta sarituen artean izan da

Zelaietak Mikel Etxebarria Etxeitaren “Jai demokratikoen aldeko borroka. 1975-1976ko Karmenak” erakusketa hartuko du datorren astelehenean, abenduak 1

2025/11/26

Erakusketak 1975 eta 1976ko Karmenetan Zornotzako gazteriak jai parte-hartzaileagoen alde egindako borroka jasotzen du. Abenduaren 22ra arte egongo da ikusgai

Euskrowd: Adimen Artifizialak euskara naturala ulertzeko jauzi kolektiboa

2025/11/26

Euskrowd euskararen etorkizun digitala bultzatzeko sortutako proiektu parte-hartzailea da. Aplikazio honen helburua hizkuntza-teknologiak hobetzea da, etorkizun hurbilean gailu digitalek euskara

This website uses cookies to enhance your browsing experience and ensure the site functions properly. By continuing to use this site, you acknowledge and accept our use of cookies.

Accept All Accept Required Only