Zornotzan

Noticias

ZORNOTZAKO WATERPOLO TALDEA

Ezina ekinez egina. Lelo honek desbrikatzen du guraso talde batek egindako lana gure herrian lehen aldiz waterpolo taldea sortzeko. Iaz hasi zuten ibilbide hau eta momentuz 14 ume daude taldean: benjaminak 7, alebinak 3 eta beste lau 6-7 urtekoak. Baina honez gain nagusien taldea ere sortu dute. “Hasiera gogorra izan da, gu geuk egin doguz porteriak, konoak etabar. Joseba, Pozus tabernakoak, txanoak erosi dauz eta bere propaganda eta jokalariaren zenbakia ikusten da. Ez daukagu ekipamendu gehiago, hori gerorako utziko dogu. Momentuz taldeak sortzea da gure helburua”.
Entrenatzeko orduak eta egunak eskatu dituzte Larrako Polikiroldegian eta harrera ona izan dute. Esti hainbat urtetan izan da jokatzen Leioan eta bere esanetan “oso polita da kirol hau, umeek kontrola hartzen dute uretan, baloiarekin jokatzea, tokia hartzea, ia zutik jartzea paseak egiteko, dibertigarria da”.
“Edonor apuntatu ahal da”, esaten digu Esti Amestik, entrenatzaile lanetan egiten duena, Ruben bere senarrarekin batera. “Irailetik aurrera nahi duenak, umea nahiz nagusia, Larratik pasatu ahal da probatzeko, azalpen guztiak emongo doguz.
Esti 658742858

+ Leer más

Este sitio web utiliza cookies para mejorar su experiencia de navegación y asegurar el correcto funcionamiento del sitio. Al continuar utilizando este sitio, reconoce y acepta el uso de cookies.

Aceptar todo Aceptar solo las requeridas