Zornotzarra den Eider Amuriza, Donostiako Zinemaldian garaile izan den Sillas film laburraren talde sortzailean

Bernat Aranda Onzain zuzendari bizkaitarrak gidatutako Sillas film laburrak UNIVERSAE Sari Nagusia irabazi du, UNIVERSAE: SSIFF Short Film Competition lehiaketaren baitan, Donostiako Nazioarteko Zinemaldian ospatu dena.

Lan honen arrakastan badago ukitu lokal nabarmen bat: Eider Amuriza zornotzarra izan da film laburraren arte-zuzendaritzaren arduraduna, istorioaren giro bisual eta narratiboan giltzarri izan den lana eginez.

Sillas film laburra CIMA10 lehiaketari esker egin zen —Prime Video eta Emakume Zinegile eta Ikus-entzunezkoen Elkarteak (CIMA) bultzatuta—, eta ohiko egoera baten bidez ikuspegien talkaren istorioa planteatzen du:

“Eskolako bilera arrunt bat zirudiena ustekabeko egoera batean bihurtzen da, ikastetxeko zuzendaria bere aurreiritziei eta munduaren ikuspegiari aurre egitera behartua dagoenean, ikasle baten familia ezagutzean.”

Sari banaketa ekitaldia irailaren 25ean Donostiako Principe zinema-aretoetan egin zen. Bertan izan ziren zuzendaria eta talde sortzaileko kide batzuk, tartean Amuriza bera, baita Nahia Martín (ekoizpen-zuzendaria) eta Lucía Gutiérrez (ekoizpen-zuzendaria) ere.

Edizio honetan hiru sari banatu ziren: Publikoaren Saria, Gizarte Eraldaketarako Saria eta UNIVERSAE Sari Nagusia, azken hau Sillas film laburrarentzat izan zelarik.

Epaimahaia zinemaren industriako erreferente ugarik osatu zuten: José Luis Rebordinos, Sara Sálamo, Carlos Guerrero, María Soler, Guillermo Rojas, Laura Serra eta Rodrigo Espinel.

Aitortza honekin, bai Bernat Aranda zuzendariak bai Eider Amuriza zornotzarra barne duen talde sortzaileak indartu egiten dute beren proiekzioa ikus-entzunezko panoraman.

+ Irakurri

IBARRA PENTSUAK Ixerren errotutako negozio familiarra

2025/12/03

IBARRA PENTSUAK DENDAKO NIEVES ETA AGURTZANE AMA-ALABAK, BELAUNALDI ARTEKO LEKUKOA NOLAIGARO DEN KONTATU DIGUTE. BASERRIKO BIZIMODUA ETA GANADUAREN INGURUKO JARDUERA

«RODAJE ASKOTAN PARTE HARTZEA GUSTATUKO LITZAIDAKE, HORREK ONA NAIZELA ADIERAZIKO LUKE»

2025/12/03

Sergi Sarmiento Agirregoikoa zinema espezialista Sergi Sarmiento zornotzarra Bartzelonan ari da prestatzen zinema-espezialista izateko. Eszena-borroka, akrobaziak, parkourra eta efektu bereziak

“Sukaldaritza lagun izan dudan hizkuntza da, arrazoia dudanetik”

2025/12/02

Pablo López Zambrano chef de Antxeta by Taberu INGALATERRA, FRANTZIA, JAPONIA EDO BARTZELONAKO SUKALDEETAN BIDAIATZEN ETA TREBATZEN BI HAMARKADA BAINO

This website uses cookies to enhance your browsing experience and ensure the site functions properly. By continuing to use this site, you acknowledge and accept our use of cookies.

Accept All Accept Required Only