Hiru Haundiak ultratraila zornotzarrez bete zen. Urte birik behin ospatzen da 100km eta 5075+ gainebehera duen proba. Aurton ere, arrakasta itzela izan da: ordu bete baino gutxiagoan 1500 dortsal saldu zituzten Manuel Iradier taldekoek. Guztira 1701 mendizalek eman dute izena proban eta horietatik 50 baino gehiago zornotzarrak izan
dira. Lehenengoen artean:
– Beñat Gorospe Iparragirre (13:09:33) 1150. dortsalarekin
– Ander Gerrikaetxebarria San Anton (13:09:52) 1701. dortsalarekin
– Emiliano Zuloaga Mugika (14:04:48) 689. dortsalarekin
– Jon Ordozgoiti Goyoaga (14:04:50) 658. dortsalarekin
– Unai Guinea Abasolo (14:04:51) 392. dortsalarekin
– Gorka Aretxaga Aranzabal (14:05:38) 928. dortsalarekin
Aurten berezitasun moduan, dortsalen zenbakiak adinaren araberakoak izan dira, lehenengoa kenduta Javi Dominguez faboritoak eraman baitzuen. Beraz, Ander Gerrikaetxebarriak parte hartzaile guztien artean, azken dortsala berak hartu zuen.
Indarra, bizitasuna, sosegua, poztasuna, baina batez ere, nekea izan dira motxilan eraman dituzten osagaiak. Oro har, maila ona aurkeztu dute zornotzarrek. Denen helburua Araiara iristea eta batzuena, aurreko marka gainditzea. Zorionak erronka honetako protagonistak izan zareten guztioi, irteeran bizitako giro herrikoia itzela izan zen. Ibilbide guztian zornotzarrok zuen alde egin dugu eta zuek eskertu egin duzue.
Zorionak!
Amaia Larruzea