Cultura

ZUGAN NI KARTEL LEHIAKETA ABIAN DA

Zugan Ni proiektuak (antzerki mundua eta zaletasuna nerabeei hurbiltzen duena) urtearen zehar beste motatako hainbat ekintza artistikoak bultzatzen ditu, gazteen artean sormen artistikoa areagotzeko. Beste urteetako Zugan Ni jaialdirako kartel lehiaketak izandako arrakasta ikusita, aurten ere antolatzea erabaki dugu.

HELBURUAK
Zugan Ni MarKeliñe konpainiak sortutako proiektua da. 13 eta 18 urte bitarteko gazteen artean arte-sorkuntza sustatzeko eta eszena-arteen
ikuskizunak hedatzeko xedez jaiotako proiektua da. Antzerkia aisiaren eta kulturaren alorretako aukera gisa.
Zugan Ni proiektuak gazteen arteko adierazpenerako plataforma izatea du xede. Antzerkiaren bidez euren gaur egungo munduaren egoera zein den
jakin dezakegu. Beren erara adieraziko dute, beren hizkuntza erabilita, beren ikuspuntuetatik abiatuta … Gizarte eta afektibitate inguruarekin gazteek duten
kezkaren eta erantzukizunaren isla da gaien aukeraketa hori ere. Aipatzekoa da taldeek euskaraz garatzen dituztela lana eta ikuskizunak.
Zugan Ni egitasmoak antzerkiaren presentzia sustatzen du gazteen eguneroko bizitzan, aisialdiaren ataletako bat izanik eta, horrekin batera,
adierazpenerako lanabes garrantzizko batez, interpretazioaz, esperimentatzeko parada ematen die gazteei. Bitarteko bikaina da gazteek
antzertia ezagutu dezaten, antzerti munduaren erraiak, sorkuntza-prozesuak berekin dakarren guztia ikusteraino. Beraiek izango dira, azken batean, biharetziko
ikusleak, eta artearen ikuspegi hau ezagututa, bestelako hurbiltasuna eta sentsibilitatea ahalbidetzen baitira. Ikasi, partekatu, taldearekiko eta
proiektuarekiko erantzukizuna bereganatu, taula gainera azaldu adiskideen eta senideen aurrean, 200 lagun baino gehiagoko ikuslegoaren aurrean…
Erronka polita!
Egitasmoa hainbat herrietan antolatzen da eta udalerri horietako antzokietan gauzatzen dira urtero Zugan Ni jaialdian, proiektuan parte hartzen
duten taldeen proposamenak. Horrela, herri ezberdinetako gazteek harreman berezia sortzeko esparrua izaten dute jaialdia irauten duen egunetan.

BALDINTZAK
Kartel lehiaketak honako baldintzak ditu:
1. Lehiaketan parte hartzeko 12 -18 urte bitarteko adina izan behar da.
2. “ZUGAN NI ANTZERKI JAIALDIA 2016” testuak agertu behar du. Jardunaldietako letra-mota ofizialaz
egingo da behin-betiko bertsioa.
3. Aukeratutako kartela “Tablet” batekin saritua izango da.
4. Teknika askea erabiliko da.
5. Proiektuaren euskarria digitala edo paperezkoa izango da. Egilearen izen-abizenak, adina eta
kontaktua ere kartelarekin batera bidaltzea beharrezkoa da.
· Digitala izanez gero, jpg edo pdf formatuetan emango da. Kartelen neurriak, gutxienez, honakoak
izango dira: 45 x 30 eta 4Mb-tik beherako tamainan bidaliko da posta elektronikoz 2016-04-15
baino lehen, helbide honetara: zuganni@markeline.com edo markeline@markeline.com
· Aldiz, paperezko euskarrian aurkeztu nahi baldin bada, A4 eta A3 tamainako kartelak onartuko
dira. Eta helbide honetara bidali beharko dira posta arruntez: Aptdo. 141. 48340 AMOREBIETA
(Bizkaia).
6. Epaileen erabakia apirilaren 20an jakinaraziko da http://zuganni.blogspot.com.es/
blogean.
7. Jardunaldien promoziorako karteleria guztian kartel irabazlea erabiltzera konprometitzen dira
ZUGAN NI ANTZERKI JAIALDIAREN antolatzaileak, baina beraientzat gordetzen dute, behar bezalako
inprimaketa lortzeko edo erabiltzen diren formatuetara egokitzeko, kartelaren egileari aldaketak
iradokitzeko eskubidea.
8. Erabakia apelaezina izango da. Epaimahaiak lehiaketatik kanpo utz ditzake lanak:
1. Autorea nor den zalantzan dagoenean.
2. Pertsonen duintasunaren aurka doazenean.file:///D:/jabi/descargas/web%20kartel%20zuganni.png
3. Beste obra batzuen plagiotzat hartzen dituenak eta plagiotzat jo ez arren beste obra
batzuetan inspiratutakoak izanik eta haiekin dituzten berdintasunez epaimahaia jabeturik,
originaltasunik ez dutela erabakitzen duenean.
4. Saririk eman barik ere utzi daiteke, aurkeztutako kartelek behar adinako kalitaterik ez
badaukate.
9. Lehiaketa honetan parte hartzeak berekin dakar oinarrien erabateko onarpena.
10. Informazio gehiago nahi izanez gero: zuganni@markeline.com edo markeline@markeline.com .
Telefonoa: 94 673 32 57
MARKELIÑE. Apdo. 141. 48340. Amorebieta- Etxano. Tel: 94-673 32 57. e-mail: zuganni@markeline.com
www.zuganni.blogspot.com
www.markeline.com

+ Leer más

La exposición «Essaouira: Haize Uria» llega al Centro Zelaieta y podrá visitarse hasta el 31 de enero

15/01/2025

La sala de exposiciones del Centro Zelaieta de Amorebieta-Etxano acogerá, a partir de mañana, es decir, del 14 al 31 de enero, la exposición fotográfica «Essaouira: Haize Uria / La ciudad del viento» del durangarra Iban Gorriti. Esta colección recoge

El cineclub de Amorebieta-Etxano estrena un formato renovado y participativo

10/01/2025

Este mes de enero, el cineclub del Zornotza Aretoa se ha renovado con una propuesta diferente y atractiva. Todos los martes, a las 19:00 horas, las y los zornotzarras podrán disfrutar de películas seleccionadas especialmente por Gariza Films, la productora

AMOREBIETA-ETXANO SE CONVIERTE EN EL EPICENTRO DEL SECTOR EQUINO 

02/01/2025

El pasado 27 de octubre, el barrio de Jauregibarria en Amorebieta-Etxano acogió la primera edición de Zaldialdia, una feria pionera que reunió a más de 3.000 personas en torno a la pasión por el mundo ecuestre. Con más de 120

Este sitio web utiliza cookies para mejorar su experiencia de navegación y asegurar el correcto funcionamiento del sitio. Al continuar utilizando este sitio, reconoce y acepta el uso de cookies.

Aceptar todo Aceptar solo las requeridas