Gazteen emantzipazioari eta etxebizitzari buruzko hitzaldia eskainiko da Zelaietako auditorioan, martxoaren 24an

  • GAZek, Eusko Jaurlaritzako emantzipaziorako zerbitzuak, antolatuta, ekitaldia 18:30ean izango da, eta 18 eta 34 urte bitarteko gazteei zuzenduta egongo da.
  • Hitzaldia euskaraz egingo da eta gazteen emantzipazioa errazteko egungo baliabideei eta aukerei buruzko informazioa eskainiko da.

Datorren martxoaren 24an, astelehena, Amorebieta-Etxanoko Zelaieta Zentroan gazteen emantzipazioari eta etxebizitzarako sarbideari buruzko informazio hitzaldia eskainiko da, GAZek, Eusko Jaurlaritzako emantzipaziorako zerbitzuak, antolatuta. Saio honetan, gazteek gaur egun emantzipaziorako dituzten aukerak eta baliabideak ezagutzeko aukera izango dute, bide hori errazteko tresnak eskura izan ditzaten.

Etxebizitza eta gazteak: Aukerak eta baliabideak ezagutuz hitzaldia 18 eta 34 urte bitartekoei zuzenduta dago eta euskaraz izango da. Parte hartzea doakoa da, baina aurrez izena ematea gomendatzen da, edukia bertaratutakoen beharretara egokitzeko. Horretarako izen-emate formularioa bete behar da.

Hitzaldi hau gazteen emantzipazioa bultzatzeko eta etxebizitzarako sarbidea errazteko Amorebieta-Etxanoko Udalak, Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean, sustatutako ekimenen barruan kokatzen da.

+ Irakurri

Datorren abenduaren 20an amaituko da Amorebono 2025eko bonuak erabiltzeko epea

2025/12/11

Amorebieta-Etxanoko Udalak herritarrei lehen sektoreko bonuak eskuratzeko eta tokiko ekoizleak babesteko gonbita egiten die. Bonuen gehiengoa erabili den arren, oraindik

503 gaztek hartu dute parte Amorebieta-Etxanon ospatu den I’m Bizi 2025 programan

2025/11/28

Zelaietako frontoian egin da DBH 4. mailako ikasleei zuzendutako topaketa hau, non gazteek hainbat tailer, dinamika, mahai-inguru eta jarduera praktiko

Amorebieta-Etxanok zerbitzu publikoak eta familia zornotzarren babesa indartu ditu 2026rako udal aurrekontuetan

2025/11/26

35.988.500 euroko aurrekontuarekin, Udalak inbertsioa % 6,36 handitu du aurreko urtearekin alderatuta, udalerri kohesionatuago eta etorkizunera bideratuago batekiko konpromisoa sendotuz.

This website uses cookies to enhance your browsing experience and ensure the site functions properly. By continuing to use this site, you acknowledge and accept our use of cookies.

Accept All Accept Required Only