503 gaztek hartu dute parte Amorebieta-Etxanon ospatu den I’m Bizi 2025 programan


Zelaietako frontoian egin da DBH 4. mailako ikasleei zuzendutako topaketa hau, non gazteek hainbat tailer, dinamika, mahai-inguru eta jarduera praktiko egin dituzten, euren etorkizun akademiko eta profesionala argitzen laguntzeko.al.

Beste urte batez, Amorebieta-Etxano izan da Durangaldeko 503 ikasleren topagunea I’m Bizi 2025 programaren barruan. Azaroaren 26an eta 27an, Zelaieta Zentroko frontoian egin den ekimen honek, DBH 4. mailako ikasleei zuzenduta, gazteei euren burua hobeto ezagutzeko, etorkizunaz hausnartzeko eta inguruko lan- eta prestakuntza-eskaintzarekin konektatzeko aukera eskaini die.

Bizkaia Gazteak 2030 estrategiaren barruan kokatzen da jarduera hau, eta Bizkaiko Foru Aldundiak eta Durangaldeko udalerriek bultzatzen dute, helburu argi batekin: gazteen enplegagarritasuna, autonomia eta parte-hartzea indartzea, ikuspegi praktiko eta errealista batetik.

Bi jardunalditan zehar, ikasleek orientazio-tailerrak, lankidetza-dinamikak, jokoak, lehiaketak, mahai-inguruak eta bestelako jarduera interaktiboak egin dituzte. Denak parte-hartzea sustatzen duten formatu bizi eta motibatzailean, euren hezkuntza-etapara egokituta.

Topaketako atal baliotsuenetako bat izan da eskualdeko enpresa eta erakundeen inplikazioa. Parte-hartzaileek zuzenean ezagutu ahal izan dituzte lan-merkatuaren erronka nagusiak, profilen eskaera eta behar diren gaitasun nagusiak. Lotura hori indartu du hezkuntzaren eta eskualdeko errealitate ekonomikoaren artean.

I’m Bizi dagoeneko erreferente bihurtu da Bizkaian gazteekin egiten den lanari dagokionez, eta etorkizunari begirako proposamen erabilgarria, dinamikoa eta eraginkorra eskaintzen du. Horrela, erakundeen, hezkuntza-zentroen eta tokiko enpresa-sarearen arteko lankidetza sustatzen da, gazteei euren ibilbide pertsonaleko une garrantzitsu batean laguntza emateko.

+ Irakurri

Amorebieta-Etxanok zerbitzu publikoak eta familia zornotzarren babesa indartu ditu 2026rako udal aurrekontuetan

2025/11/26

35.988.500 euroko aurrekontuarekin, Udalak inbertsioa % 6,36 handitu du aurreko urtearekin alderatuta, udalerri kohesionatuago eta etorkizunera bideratuago batekiko konpromisoa sendotuz.

Amorebieta-Etxano Euskadi Lagunkoia sarera batu da, udalerri lagunkoiago baterantz urratsa emanez

2025/11/21

Amorebieta-Etxano Lagunkoiaren helburua da udalerri inklusiboagoa, irisgarriagoa eta herritarren beharretara egokituagoa eraikitzea, pertsona guztien ongizatea ardatz hartuta. Ekimenaren berri emateko

Udal eraikinerako eguzki-energia instalazio sarea zabaldu du Amorebieta-Etxanok

2025/11/21

Larrea eta Luis Urrengoetxea eskolek eta Larrea kiroldegiak autokontsumorako energia garbia sortzen dute. Instalazio horiek kontsumo elektrikoaren murrizketa, eraginkortasun energetikorantz

This website uses cookies to enhance your browsing experience and ensure the site functions properly. By continuing to use this site, you acknowledge and accept our use of cookies.

Accept All Accept Required Only