Amorebieta-Etxano Euskadi Lagunkoia sarera batu da, udalerri lagunkoiago baterantz urratsa emanez


Amorebieta-Etxano Lagunkoiaren helburua da udalerri inklusiboagoa, irisgarriagoa eta herritarren beharretara egokituagoa eraikitzea, pertsona guztien ongizatea ardatz hartuta. Ekimenaren berri emateko eta honen inguruko xehetasunak azaltzeko herritarrei zuzenduriko aurkezpen publikoa egingo da abenduaren 11n, 17:30ean Zelaieta Zentroan.

Bizi-itxaropenak gora egiten jarraitzen duen gizartearen testuinguruan, Amorebieta-Etxanoko Udalak ezinbestekotzat jotzen du biztanleriaren zahartzearen harira sortzen diren egungo zein etorkizuneko erronka eta beharretara egokitzea eta horiei aurre hartzea.

Izan ere, gaur egun, Amorebieta-Etxanoko biztanleriaren %21ek 65 urte edo gehiago ditu eta horrek, udalerriko pertsona nagusien ongizatea, bizi-kalitatea eta komunitatean parte-hartze aktiboa bermatzeko ikuspegi integral bat eskatzen du.

Hortik abiatuta, Amorebieta-Etxanoko Udalak Euskadi Lagunkoia programarekin bat egin du, helburu argi batekin: pertsona nagusiek bizitza aktibo, betea eta parte-hartzailea izango duten etorkizunerako oinarriak ezarriko dituzten ekimenak abian jartzea.

Amorebieta-Etxano lagunkoia

Amorebieta-Etxano Lagunkoia proiektuak adin guztietako herritarren parte-hartzea du oinarri, pertsona nagusiei arreta berezia eskainiz. Hala, Amorebieta-Etxano Lagunkoiaren helburua da udalerri inklusiboagoa, irisgarriagoa eta herritarren beharretara egokituagoa eraikitzea, pertsona guztien ongizatea ardatz hartuta.

Ekimen hau Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) sustatuko Pertsona Nagusiekin Lagunkoiak diren Hirien Munduko Sarearen baitan kokatzen da, eta Eusko Jaurlaritzak bultzatutako Euskadi Lagunkoia sarearen parte ere bada. Horrela, Amorebieta-Etxanok bat egiten du zahartze aktiboaren, gizarteratzearen eta gizarte-kohesioaren aldeko mugimendu globalarekin.

Lagunkoitasun plana Arkalaz eraikiz

Ekimena une honetan hasierako fasean dago, diagnostikoaren fasean, alegia. Urrats hori funtsezkoa da, udalerriaren egungo egoera eta beharrak ulertzeko. Horretarako, talde eragile bat eratuko da, herriko hainbat elkartetako ordezkariek eta herritarrek osatua. Talde honek hainbat bilera egingo ditu datorren urtean zehar, diagnosia osatzeko 10 arlo zehatz aztertuz, horien artean, aire zabaleko espazioak eta eraikinak, etxebizitzak, garraioa, errespetua eta inklusioa….

Horrez gain, eta ulertuta udalerri lagunkoi bat ez dela soilik pertsona nagusientzat ona, baizik eta hobekuntza orok
herritar guztiei egiten diela mesede, herritarren iritziak jasotzeko inkestak egingo dira. Inkestek herritarren iritzia zuzenean ezagutzeko aukera emango dute, eta haien ekarpenak kontuan hartuko dira Lagunkoitasun Plana diseinatzean.

Diagnostikoan bildutako emaitzak izango dira Lagunkoitasun Plana egiteko oinarria; plan horrek hurrengo urteetan jarraitu beharreko ildo estrategikoak eta ekintza zehatzak jasoko ditu.

Herritarrei zuzenduriko saio irekia

Edonola ere, herritarrak proiektuak inplikatzeko asmoz, aurkezpen publikoa egingo da abenduaren 11n, 17:30ean Zelaieta Zentroan, ekimenaren inguruko xehetasunak eta martxan jartzeko emango diren urratsak azaltzeko.

Amorebieta-Etxanoko Udalak herritar guztiak gonbidatzen ditu prozesu honetan aktiboki parte-hartzera. Izan ere, proposamen bakoitzak, iradokizun bakoitzak eta gogoeta bakoitzak udalerri hobe eta inklusiboago baten eraikuntzan lagun dezake.

Apustu honekin, Amorebieta-Etxanok bat egiten du bizi-kalitateari eusteko eta bizitzako etapa guztietan parte hartu, ekarpenak egin eta gozatzeko aukera bermatzen duten udalerrien sarearekin.

+ Irakurri

503 gaztek hartu dute parte Amorebieta-Etxanon ospatu den I’m Bizi 2025 programan

2025/11/28

Zelaietako frontoian egin da DBH 4. mailako ikasleei zuzendutako topaketa hau, non gazteek hainbat tailer, dinamika, mahai-inguru eta jarduera praktiko

Amorebieta-Etxanok zerbitzu publikoak eta familia zornotzarren babesa indartu ditu 2026rako udal aurrekontuetan

2025/11/26

35.988.500 euroko aurrekontuarekin, Udalak inbertsioa % 6,36 handitu du aurreko urtearekin alderatuta, udalerri kohesionatuago eta etorkizunera bideratuago batekiko konpromisoa sendotuz.

Udal eraikinerako eguzki-energia instalazio sarea zabaldu du Amorebieta-Etxanok

2025/11/21

Larrea eta Luis Urrengoetxea eskolek eta Larrea kiroldegiak autokontsumorako energia garbia sortzen dute. Instalazio horiek kontsumo elektrikoaren murrizketa, eraginkortasun energetikorantz

This website uses cookies to enhance your browsing experience and ensure the site functions properly. By continuing to use this site, you acknowledge and accept our use of cookies.

Accept All Accept Required Only