250 haur eta gaztek hartuko dute parte Zornotzako Euskararen Ginkanan

ZORNOTZA (2025-04-04). Zornotzako ikastetxeetako guraso taldeek Goldatzen elkartea sortu dute, eta antolatu duten lehen ekimena maiatzaren 17an izango da, Euskaraldiaren barruan. Egun horretarako herriko haur eta gazteei zuzendutako Euskararen Ginkana erraldoia antolatu dute. Honako ezaugarriak izango ditu egitasmoak:

  • Goizean zehar egingo da, ordu pare batez.
  • Zornotzako bost gunetan egingo da, eta gune bakoitzean beste horrenbeste proba jarriko dira. Haurrek 5 laguneko taldeetan jokatu beharko dute.
  • Gune hauek antolatuko dira adin tarteak kontuan izanda (HH4-5, LH1-2, LH3-4, LH5-6 eta DBH).

Bistan denez, Goldatzen taldeak sustatzen duen ekimen honen helburu nagusia euskara eta aisialdia lotzea da. “Herrian euskararen erabilera sustatu nahi dugu, uztartuz jolasa eta gure hizkuntza. Ez dira proba fisikoak izango, edo ez bakarrik. Haur eta gazteek hitzekin jolastu beharko dute, beraien irudimena erabili probak gainditzeko, eta hori guzti hori elkarlanean egin beharko dute”, adierazi dute Goldatzenetik.

Izena emateko kartelean dagoen QR kodea eskaneatu behar da.

+ Irakurri

Amorebieta-Etxanok Anita Maravillasen hiru obra hartuko ditu bere 20. urteurrena ospatzeko

2025/12/11

Eskainiko dituen hiru obrak izango dira Jon Braun abenduaren 29an, Kotondarrak abenduaren 30ean eta Andereñoak urtarrilaren 2an eta 3an, familia

Zornotza Aretoak “¡Azules!” Mendeurreneko dokumentalaren estreinaldia hartuko du abenduaren 11n, osteguna

2025/12/10

SD Amorebietako antzinatasun handiagoko ehun bazkideek gonbidapena jaso ahal izango dute klubeko dendan abenduaren 9ra arte. Gainerako bazkideek eta zaleek


JonKass eta Heitxiren debuta Durangoko Azokan

2025/12/09

Jon Castañedak, JonKassek, bakarkako debuta egin du DAMekin, Aritz Urrutiarekin eta Paradisu Zinema bekarekin batera bultzatutako diskoarekin. Pop-rocka, funkya, elektronika

This website uses cookies to enhance your browsing experience and ensure the site functions properly. By continuing to use this site, you acknowledge and accept our use of cookies.

Accept All Accept Required Only