Torneoak alebin mailako 350 jokalari inguru bilduko ditu eta Athletic Club,
Atlético de Madrid, FC Porto edo Girondins Bordeaux bezalako taldeek hartuko
dute parte
Abenduaren 6an eta 7an Lointek Amorebieta-Etxano CUP nazioarteko futbol 7
torneoaren 21. edizioa jokatuko da Txolonen. Bertan alebin mailako 23 talde eta 350
jokalari inguru batuko ditu txapelketa ospetsu honek. Horren berri eman dute gaur
udaletxean burutu den aurkezpenean Jon Larreak, SD Amorebietako presidenteak;
Ainhoa Salterainek, Amorebieta-Etxanoko alkatek; eta Lointek enpresa babesleko
Serafin Loroñok.
Txapelketa larunbatean, hilak 6, hasiko da, 12 talde izango dituen lehenengo
fasearekin. Hiru multzotan banatuko dira. A multzoan Ikastxiki FE, Gernika Club, CD
Betoño eta Athletic Gipuzkoa Eskola egongo dira. B multzoan SD Amorebieta B, CD
Arratia, CD Aurrera de Vitoria eta Logroñoko EDF Promesas. Eta C multzoan,
Aretxabaleta KE, Bermeo FT, Club Bansander eta Txantrea KKE. Fase hau, ligaxka
moduan, 09:30ean hasiko da. Zortzi talde âmultzo bakoitzeko lehen eta bigarrena
eta bi hirugarren onenakâ sailkatuko dira 16:00etatik aurrera jokatuko diren
kanporaketetarako.
Larunbateko irabazleak igandean itzultzeko txartela lortuko du. Bigarren eguneko
lehiaketak ordutegi eta formatu bera izango du. A multzoan Girondins Bordeaux,
Real Valladolid, FC Porto eta Deportivo Alavés egongo dira. B multzoan, SD
Amorebieta, Athletic Club, RC Deportivo de La Coruña eta Atlético de Madrid. Eta C
multzoan, Real Racing Club, Real Sociedad, CA Osasuna eta aurreko eguneko
txapelduna. 09:30ean hasiko da multzoen fasea eta zortzi talde sailkatuko dira
final-laurdenetarako, 16:00etan hasiko direnak. Final handia 18:15ean jokatuko da.
Bi zelai egongo dira (1. zelaia eta 2. zelaia). Hilaren 7an 1. zelaian jokatuko diren
partidak zuzenean ikusi ahal izango dira klubaren YouTuben kanalean.
La entrada, que servirĂĄ para todo el dĂa, tendrĂĄ los siguientes precios. El dĂa 6 serĂĄ
gratuita para los socios y socias y costarĂĄ 3 euros al resto de personas; mientras
que el dĂa 7 los socios y socias deberĂĄn pagar 3 euros y el resto 5 euros. Los socios
y socias deberĂĄn mostrar obligatoriamente sus carnets. Las personas menores de
16 años accederĂĄn gratuitamente ambas jornadas. Durante los dos dĂas del
campeonato se sortearĂĄn diferentes premios, como camisetas de los clubes
participantes, un vale para dos personas en Boroa Jatetxea o una cesta de Navidad.


