«Perubele, hegan dabilen inauterietako itzala» ipuina

Entzun ipuina

Ahotsa: Larraitz Gartzia Hernando

Hegan dabilen inauterietako itzala

Haizeak etxeen teilatuen artean xuxurlatzen zuen Amorebieta-Etxanon, otsaileko goiz hotz batean, itzal ilun bat zerua gurutzatzen ari zenean. 

“Hara! Perubele!” esan zuen Anik, harrituta. Umetxoa leihoaren ondoan zegoen, goizeko eguzki izpien artean, hegan zetorren bele beltza begira.
 
Perubele zen, duela urte batzuk aberastasun bila Ameriketara joan zen bele lotsagabea. Las Vegas zeharkatu zuen bere kolorezko alkandora jantzita, zeukan guztia apustu eginez. Brasilgo inauterietan dantzatu zuen samba eta danborren artean galduta. Herrialde batetik bestera egin zuen hegan, dirua jaiegun eta luxuetan galduz. Eta egun batean, Perubele poltsikoak hutsik eta sabela gosez aurkitu zen. 

“Eta orain, zer egingo du?” pentsatu zuen Anik. 

Beste aukerarik gabe, Zornotzara itzultzea erabaki zuen. Baina bere herriak ez zuen beso zabalik jaso. Zikin eta gosetuta, taberna eta merkatuetan sartzen saiatu zen zerbait jateko asmoz, baina jabeek ezagutu eta kanporatu zuten. Egunetik egunera, Perubele baserrien artean ibili zen, uzta lapurtzen eta ortuetan kalteak eragiten. Izurrite bihurtu zen, gaizkiaren sinbolo: gehiegikeria, diru-gosea eta iruzurra. 

“Hemen ez dute nahi…” xuxurlatu zuen Anik, leihoaren kristala laztantzen zuela.

Herriko biztanleak bere zitalkeriaz nekatuta, zigortzea erabaki zuten. Kalejiran txistulari artean herriko plazara eraman zuten dantzan. Baina bertan, inauterien zalapartaren erdian, su ematea erabaki zuten bere gehiegikeriengatik zigortzeko. Suarekin batera, Perubelez gain, urte zaharreko gehiegikeriak eta tristurak ere desagertu ziren. 

Anik begiak itxi eta burua apur bat makurtu zuen. Baina ez zen beldurtu, bazekien… 

Perubele ez da inoiz benetan desagertzen. Bere errautsen artetik urtez urte berpizten da, haren istorioa eta abenturak berriro kontatzeko. Inauteriak iristen direnean, haren arimak Amorebieta-Etxanoko kaleetan zehar hegan egiten du, herritarrei gogoraraziz festa eta dibertsioa ere beharrezkoak direla. 

Anik irribarre egin zuen, leihoa itxi eta korrika joan zen amonari gertatutakoa kontatzera.

Amaiera.

+ Leer más

Amorebieta-Etxano acoge tres grandes obras de Anita Maravillas para celebrar su 20 aniversario

11/12/2025

La compañía de títeres ofrecerá las obras Jon Braun el 29 de diciembre, Kotondarrak el día 30 y Andereñoak, el

El Zornotza Aretoa acogerá el jueves 11 de diciembre el estreno de “¡Azules!”, el documental del Centenario

10/12/2025

Los cien socios y socias de la Sociedad Deportiva Amorebieta con mayorantigüedad podrán retirar su invitación en la tienda del

Debut de JonKass y Heitxi en Durangoko Azoka con la presentación de sus primeros discos

09/12/2025

Jon Castañeda, JonKass, debuta en solitario con DAM, un disco impulsado junto a Aritz Urrutia y la beca Paradisu Zinema,

Este sitio web utiliza cookies para mejorar su experiencia de navegación y asegurar el correcto funcionamiento del sitio. Al continuar utilizando este sitio, reconoce y acepta el uso de cookies.

Aceptar todo Aceptar solo las requeridas