‘Amore Open 2023’ speedcubing txapelketa ofiziala

•  Txapelketa Zelaieta Zentroko Amorebieta IV pilotalekuan jokatuko da, eta interesa dutenek aldez aurretik eman beharko dute izena. Espainia iparraldeko speedcubingtxapelketa garrantzitsuena izango da.

Speedcubingaren zaleek hitzordua dute asteburu honetan Amorebieta-Etxanon, ‘Amore Open 2023’ txapelketan. Rubiken kuboa edo beste mota bateko puzzleak ahalik eta lasterren burutzeko helburuarekin, parte-hartzaileek programatutako txapelketa eta kategoria ezberdinetan parte hartu ahal izango dute otsailaren 25ean eta 26an.


Horrela, Amorebieta IV pilotalekuak Espainia iparraldeko speedcubing txapelketarik handiena hartuko du, 125 parte-hartzaile guztira; bertan izango dira, gainera, nazioko zein nazioarteko saridunik ospetsuenak, horien artean:

• Julen Simón Iriarte, Iruña, Espainiako txapelduna eta Espainiako errekorra 2×2

• Eder Olivencia González, Arrigorriaga, Espainiako txapelduna eta Espainiako errekorra 4×4, 5×5, 6×6 etaMegaminx

• Berta García, Bartzelona, Espainiako txapelduna eta Europako errekorra 3×3 itsuan

• Jaime Calzado Gómez, Madril, Espainiako txapelduna eta Espainiako errekorra Clock.

• Josete Sánchez, Albacete, Espainiako txapelduna 5×5 itsuan, Espainiako errekorra 3×3 esku bakarrarekin eta5x5 itsuan.

Izen ematea

Lehiaketan parte hartu nahi dutenek antolatzaileen webgunearen (HEMEN) bitartez eman dezakete izena. Inskripzioaren prezioa 15 eurokoa da eta gehienez 125 lagunek eman dezakete.

+ Leer más

Amore Open 2024: El cubo de Rubik se resuelve en el Zelaieta

21/03/2024

Amorebieta-Etxano acogió el 17 y 18 de febrero, la competición de cubos de Rubik más grande de Euskal Herria. Alrededor

Alazne Oliver, 27 años, una psicóloga jefa de obra en un parque eólico en Egipto

21/03/2024

A veces la vida nos sorprende y nos coloca en lugares insospechados y trabajos inauditos para nuestra formación académica. Es

Gazte Eguna 2024

18/03/2024

Itzela izan da aurtenho Gazte Eguna. Hemen argazki batzuk.

Este sitio web utiliza cookies para mejorar su experiencia de navegación y asegurar el correcto funcionamiento del sitio. Al continuar utilizando este sitio, reconoce y acepta el uso de cookies.

Aceptar todo Aceptar solo las requeridas