Amorebieta-Etxanok Euskaraldiaren laugarren edizioa ospatuko du, musika eta kultura protagonista dituen egitarau batekin

  • Maiatzaren 15etik 24ra, adin guztietarako jarduerak izango dira herrian, musika, bertsolaritza, antzerkia eta euskararen erabilera ospatzeko topaketak barne.

Amorebieta-Etxanok Euskaraldia hartuko du maiatzean, euskararen erabilera ohikoa sustatzeko herritarren parte-hartzea eta kultura oinarri dituen ekimena. Bide horretan, ekintza egitarau anitz bezian zabala antolatu du Udalak maiatzaren 15etik 24ra, adin guztietarako diseinatua, ikuspegi inklusibo eta parte-hartzailearekin, Zubiondo plaza eta Zelaieta agertoki nagusi izanik.

Hasiera ekitaldia maiatzaren 15ean izango da, 19:00etan, Zubiondo plazako karpan, musika, dantza eta emozioz betetako ekitaldi batekin. Bertan izango dira Udabarri dantza taldea, Udazken txistulari taldea, Onintze eta Heitxi abeslariak, Zubiaur musika eskola, Eta Abar bertso eskola eta beste hainbat artista. Ekitaldian, Euskaraldiari loturiko ipuin laburren lehiaketako sariak ere banatuko dira. Jardunaldia Kantu Triki potea ekintzarekin amaituko da.

Maiatzaren 17an, familiek izango dute protagonismoa, 10:30etik 13:30era bitarteko ginkana dibertigarri batekin, Zubiondoko karpan bertan. Hilaren 18an eta 19an euskarazko zinema saioak eskainiko dira eta 20an, halaber, bertsolaritzaren zaleek hitzordua dute, 18:30ean, bereziki belarriprestei zuzenduriko Itsu Koplak saio bereziarekin eta Onintza Enbeita eta Jone Uria bertsolariekin.

Egitarauak maiatzaren 22an jarraituko du. Egun horretan solasaldia eskainiko da Gure Zirkuko kideekin, 19:00etan, Zelaietako auditorioan, euskaraz sortu eta sortutako zirku ibiltariari honi buruz hitz egiteko. Amaieran, luntx txiki bat eskainiko da.

Txikienek maiatzaren 23an izango dute hitzordua, 18:00etan Zelaietan, abentura eta dibertsioz beteriko ipuin musikal batekin. Maiatzaren 24an, festa kaleetara aterako da “BBK Live Herrian” ekimenarekin, 13:30etik aurrera, Leihotikan, STR eta beste talde batzuen kontzertuekin.

Horrez gain, Gure Zirkuak hainbat emanaldi eskainiko ditu Amorebieta-Etxanon; maiatzaren 23an, 24an, 25ean, 30ean, 31n, ekainaren 1ean, ekainaren 6an eta ekainaren 7an . Sarrerak udal webgunean daude eskuragarri.

Amorebieta-Etxanoko Udalak herritar guztiak gonbidatzen ditu ospakizun honetan parte hartzera, euskararen erabilera sustatzeaz gain, kultur eta herri loturak sendotzeko helburua duen ospakizuna baita.

+ Irakurri

Amorebieta-Etxanok Anita Maravillasen hiru obra hartuko ditu bere 20. urteurrena ospatzeko

2025/12/11

Eskainiko dituen hiru obrak izango dira Jon Braun abenduaren 29an, Kotondarrak abenduaren 30ean eta Andereñoak urtarrilaren 2an eta 3an, familia

Zornotza Aretoak “¡Azules!” Mendeurreneko dokumentalaren estreinaldia hartuko du abenduaren 11n, osteguna

2025/12/10

SD Amorebietako antzinatasun handiagoko ehun bazkideek gonbidapena jaso ahal izango dute klubeko dendan abenduaren 9ra arte. Gainerako bazkideek eta zaleek


JonKass eta Heitxiren debuta Durangoko Azokan

2025/12/09

Jon Castañedak, JonKassek, bakarkako debuta egin du DAMekin, Aritz Urrutiarekin eta Paradisu Zinema bekarekin batera bultzatutako diskoarekin. Pop-rocka, funkya, elektronika

This website uses cookies to enhance your browsing experience and ensure the site functions properly. By continuing to use this site, you acknowledge and accept our use of cookies.

Accept All Accept Required Only