Asteburu honetan, Zelaieta Zentroa akzioz beteko da Jokoan 2025 mahai-jokoen jaialdiarekin

Azaroaren 22an eta 23an, Zelaieta Zentroko frontoia adin guztientzako topagune bihurtuko da, mahai-jokoak hiru gunetan banatuta: gune orokorra, familia gunea eta merkataritza gunea. Horrela, familiarekin zein lagunekin partekatzeko aisialdi-eskaintza desberdina eskainiko da. Sarrera doakoa izango da, eta familia gunerako erreserbak 946 300 649 telefonoan edo Zelaieta Zentroko Gazte Informaziorako Bulegoan egin ahal izango dira. Gainerako guneetatik erreserbak ere telefono zenbaki berean kudeatuko dira.

Asteburu honetan, azaroaren 22an eta 23an, Zelaieta Zentroko IV. frontoian Jokoan mahai-jokoen jaialdiaren edizio berria ospatuko da. Adin guztientzako pentsatutako ekitaldia da, familian edo lagun artean gozatzeko modukoa, eta zornotzarrei mahai-jokoetan oinarritutako aisialdi-eskaintza desberdin eta dibertigarria proposatzen die.

Jaialdia bi egunetan zehar egingo da, eta egun bakoitzean bi txanda egongo dira: goizez 11:30etik 14:00etara eta arratsaldez 16:30etik 20:00etara.

Hiru gune eta mahai-joko aukera zabala

Jokoanek hiru gune izango ditu, eta bertan mota askotako mahai-jokoak izango dira aukeran: gune orokorra, familia gunea eta merkataritza gunea.

  • Gune orokorra: 9 urtetik gorakoentzat eta helduentzat pentsatutako espazioa da, eta 20 joko-mahai izango ditu erabilgarri. Sarrera librea izango da, betiere mahaiak libre daudenean. Jolasen arauak ulertzeko laguntza behar dutenentzat, bertako langileek azalpenak emango dituzte.
  • Familia gunea: 4 urtetik gorako haurrentzat prestatutako gunea da eta 24 joko-mahai izango ditu. Bertan parte hartzeko, ezinbestekoa izango da aurrez erreserba egitea. Hala ere, egun berean, tokirik egongo balitz, erreserbarik gabe ere jolastu ahal izango da. Talde bakoitzean gutxienez heldu bat egon beharko da, eta monitoreek jokoak aukeratzen eta arauak azaltzen lagunduko dute.
  • Merkataritza gunea: Aurreko edizioetan bezala, Joker dendaren eskutik merkataritza gunea egongo da, eta parte-hartzaileek mahai-joko berriak probatu eta erosi ahal izango dituzte. Aurten, Joker dendaren 30. urteurrena dela eta, erosketak egiten dituztenentzat hainbat sorpresa egongo dira.

Aurten, Forjadores Elkarteak lau rol-partida eskainiko ditu larunbatean, azaroaren 22an, girotze eta joko ezberdinekin. Horrez gaiz, goizean zehar Magic Commander txapelketa txiki bat egingo da, eta arratsaldean One Piece karta-jokoarekin lotutako ekitaldi berezi bat, karta berri baten aurkezpena barne. Jarduera guztiak Zelaietako Ekintza Gelan izango dira.

Familia gunean parte hartzeko erreserbak 946 300 649 telefonoan egin ahal izango dira (11:00–13:00 eta 17:00–20:00) edo Zelaieta Zentroko Gazte Informaziorako Bulegoan. Gainerako guneetarako erreserbak ere telefono zenbaki berean egin ahal izango dira. Dena den, egun berean plaza libreak egonez gero, aurretiko erreserbarik gabe sartzeko aukera izango da. Informazio gehiagorako, www.jokoan.com webgunea kontsulta daiteke.

+ Irakurri

Beteranoen txapelketa solidarioa Txolonen, Iñurri elkartearen alde

2025/12/09

Abenduaren 14an Emakumezkoen Futbol Beteranoaren Txapelketa Solidarioa ospatuko da Amorebieta-Etxanoko Txolon futbol zelaian. Ekimena goizeko 09:00etan hasiko da eta hainbat

Indarkeria matxista desagerrarazteko konpromisoa berretsi du Amorebieta-Etxanok azaroaren 25aren harira antolatutako sentsibilizazio- eta hausnarketa-programa baten bidez

2025/11/21

Amorebieta-Etxanoko Udalak hainbat jarduera antolatu ditu, hala nola hitzaldiak, kontzentrazioak eta antzezpenak, emakumeen aurkako indarkeria motak ikusgai egin eta salatzeko.

“Palestina barruan daramat, Amorebietan bizi naizen arren”

2025/10/30

Mohammad Farajallah Zornotzan bizi den palestinarra Moha lehen intifadan jaio zen, Hebrondik hegoaldera dagoen herri txiki batean, eta bere haurtzaroa

This website uses cookies to enhance your browsing experience and ensure the site functions properly. By continuing to use this site, you acknowledge and accept our use of cookies.

Accept All Accept Required Only