Bilbao BBK Live jaialdirako bidean aurrera, hurrengo geltokia: Amorebieta-Etxano Herrian

Herrian ekimenaren barruan, egunez eta doan izango den programazioak musikaz gainezka jarriko ditu kaleak, Colectivo Da Silva, Pauline en la Playa, Leihotikan, VVV [Trippin’ You], Rakky Ripper eta Tiburona musikarien kontzertuekin

Pasa den larunbatean Abanto Zierbena Herrian izandako arrakastaren ostean, jaialdiaren doinuak Amorebieta-Etxanora mugituko dira larunbat honetan, maiatzak 24

Bilbao BBK Live jaialdian ohiko bihurtu den aperitifa bueltan da ostera ere, jaialdiaren muina Bizkaiko herrietara daraman Herrian ekimenarekin. Bigarren hitzordua Amorebieta-Etxano Herrian izango da, larunbat honetan, maiatzaren 24an. BBK Banku Fundazioaren, Kreatibo Industriak Fundazioaren eta Amorebieta-Etxanoko Udalaren laguntzari esker, zuzeneko musika guztiontzat eskura egon dadin sustatu nahi da ekimenaren bitartez, herriko kultura eta gizartea dinamizatuta.

Maiatzaren 24 honetan, larunbatean, Estatuko eta bertako bederatzi artista bilduko ditu Herrian ekimenak, eguneko eta doako programazio batean; izan ere, eguerdiko 13:00etatik gaueko 23:00ak arte izango baitira kontzertuak, herriko bi gunetan: Zelaieta parkean eta Zubiondo parkean.

Eguna hasteko, elektronika eta punk jarrera ezin hobeki uztartzen dituen S T R taldea eta pop intimo eta literarioa egiten duen Pauline en la Playa asturiar bikotea izango ditugu. Haien atzetik, euskal punk musikaren erreferente den Leihotikan taldea, gaztelaniazko hyperpoparen aitzindari Rakky Ripper, Marilia Monzón eta Madrilgo Tiburona hirukotea arituko dira. Festa-giro koloretsua jartzeaz Colectivo Da Silva taldea arduratuko da, eta album berria lehen aldiz aurkeztuko dute Euskal Herrian; sustraidun rocka gaztelaniaz ekarriko du Los Deltonos taldeak, eta Estatuko post punk elektronikoaren proposamen sendoenetako bat ikusteko eta entzuteko aukera ere izango dugu: VVV [Trippin’ You].

Ekitaldira hurbiltzen direnek Bilbao BBK Live jaialdirako sarrerak prezio berezi esklusiboan erosteko aukera izango dute Amorebieta-Etxanoko Herrian; zehazki, Lopena Food & Drink tabernan (San Pedro kalea, 2).

Ibilbide honetako hurrengo geldialdia ekainaren 7an izango da, larunbatarekin, Bilboko Abusu auzoan izango baita Hirian.

+ Irakurri

Amorebieta-Etxanok Anita Maravillasen hiru obra hartuko ditu bere 20. urteurrena ospatzeko

2025/12/11

Eskainiko dituen hiru obrak izango dira Jon Braun abenduaren 29an, Kotondarrak abenduaren 30ean eta Andereñoak urtarrilaren 2an eta 3an, familia

Zornotza Aretoak “¡Azules!” Mendeurreneko dokumentalaren estreinaldia hartuko du abenduaren 11n, osteguna

2025/12/10

SD Amorebietako antzinatasun handiagoko ehun bazkideek gonbidapena jaso ahal izango dute klubeko dendan abenduaren 9ra arte. Gainerako bazkideek eta zaleek


JonKass eta Heitxiren debuta Durangoko Azokan

2025/12/09

Jon Castañedak, JonKassek, bakarkako debuta egin du DAMekin, Aritz Urrutiarekin eta Paradisu Zinema bekarekin batera bultzatutako diskoarekin. Pop-rocka, funkya, elektronika

This website uses cookies to enhance your browsing experience and ensure the site functions properly. By continuing to use this site, you acknowledge and accept our use of cookies.

Accept All Accept Required Only