Boroako II. Abeltzaintza eta Artisautza Azoka, apirilaren 27an

  • Antolatutako ekintzen artean, ganadu eta nekazal postuen erakusketak, Eusko Label produktuen dastaketa edota harrijasotzaile gazteen erakustaldia nabarmentzen dira, besteak beste.
  • Ekitaldiak trafiko-murrizketak ekarriko ditu Boroa inguruan.

Datorren apirilaren 27an, larunbata, 10:00etatik 15:00etara, Boroak II. Abeltzaintza eta Artisautza Azoka jasoko du. Adin guztientzako jarduerak eskainiko dira, besteak beste, erakusketak, produktu dastaketa eta zuzeneko erakustaldiak. Azoka dela eta, trafiko-neurri bereziak ezarriko dira inguruan, segurtasuna eta ekitaldiaren garapen egokia bermatzeko.

Egunean zehar, ganadu eta nekazal postuak izango dira ikusgai, trikitilariez girotuta. 12:00etan, ardi-mozketa erakustaldia eskainiko du Mikel Etxebarriak, eta 13:00etan, harri-jasotzaile gazteen erakustaldi egingo da, Aritz eta Izei Abendibar, Haritz Aranguren eta Izadi Agirreren partaidetzarekin.

Azokan zehar, eusko label produktuen dastatzeak eskainiko dira. Hala, azoka honek tradizioa, gastronomia eta tokiko kultura batuko ditu, zornontzar zein bisitarien gozamenerako.

Trafiko neurriak

Ekitaldia behar bezala garatzeko, trafiko-neurri bereziak ezarriko dira Boroan azokaren egunean. 10:00etatik 15:00etara, Boroara sartzeko errepidea noranzko bakarrekoa izango da eta irteera Urgoiti auzotik egin beharko da. Hala ere, Garaitondotik Boroara sarrera eta irteera bi noranzkoetan mantenduko da.

Era berean, seinaleak eta konoak jarriko dira ezkerreko aldean dauden baserrietarako sarbideetan, ibilgailuak baimendu gabeko guneetan aparkatzea saihesteko. Gainera, Urgoiti eta Marabi auzoetara sarrera bizilagunentzat bakarrik izango dela gogorarazten da, eta horiek adierazitako sarbidea erabili beharko dute.

Neurri horien bidez, Amorebieta-Etxanoko Udalak azokara bertaratzen direnen segurtasuna eta ekitaldiaren garapen egokia bermatu nahi ditu, trafikoan sor daitezkeen eragozpenak ahalik eta gehien murriztuz. Egunean zehar, trafiko-langileek eta Udaltzaingoak emandako argibideei jarraitzea gomendatzen da.

+ Irakurri

Amorebieta-Etxanok Anita Maravillasen hiru obra hartuko ditu bere 20. urteurrena ospatzeko

2025/12/11

Eskainiko dituen hiru obrak izango dira Jon Braun abenduaren 29an, Kotondarrak abenduaren 30ean eta Andereñoak urtarrilaren 2an eta 3an, familia

Zornotza Aretoak “¡Azules!” Mendeurreneko dokumentalaren estreinaldia hartuko du abenduaren 11n, osteguna

2025/12/10

SD Amorebietako antzinatasun handiagoko ehun bazkideek gonbidapena jaso ahal izango dute klubeko dendan abenduaren 9ra arte. Gainerako bazkideek eta zaleek


JonKass eta Heitxiren debuta Durangoko Azokan

2025/12/09

Jon Castañedak, JonKassek, bakarkako debuta egin du DAMekin, Aritz Urrutiarekin eta Paradisu Zinema bekarekin batera bultzatutako diskoarekin. Pop-rocka, funkya, elektronika

This website uses cookies to enhance your browsing experience and ensure the site functions properly. By continuing to use this site, you acknowledge and accept our use of cookies.

Accept All Accept Required Only