Dantzak plazara ateratzen dira: tradizioa eta komunitatea uztartzen dituen ekimena

Urtean zehar dantza entseguak egiten dituzte, helburu bikoitzarekin: dantza berriak ikastea eta jadanik existitzen diren batzuk berreskuratzea edo gogoratzea. Lana ez da bakarrik entseguetan geratzen, ordea. “Horrek eskatzen du bebai praktikara eramatea edo adieraztea kanpoan”, azaltzen du ekimeneko partaide batek. “Eta nik uste dut ekimen polita dela.”

Dantza taldean denetarik dagoen arren —gazteak ere bai—, helduak dira nagusi. “Helduok erantzukizun handia daukagu. Al dugun neurrian, nik uste dut erantzuna ona dela. Jendea prest dago ikasi duguna praktikan jartzeko.”

Taldekoek jendea animatzen dute parte hartzera, dantza ikastera.

“Hasieran dena izaten da zaila, baina gero, astiro-astiro, errazak egiten dira. Entretenigarriak dira, politak dira. Beraz, animatu daitezela, eta gero ikusiko dute plazan zein ondo pasatzen dugun!”

+ Irakurri

Herri Txiki, Infernu Handi Boroan: “Baserritik mundura eta mundutik Boroara”

2025/04/29

ETB1eko saio arrakastatsua, “Herri Txiki, Infernu Handi”, Boroan izan da azken atalean. Miren aurkezleak Jon Ander ezagutu zuen lehenik, eta

Enrike Renteria Pintura Lehiaketaren XXVII. edizioa izango da Amorebieta-Etxanon

2025/04/29

Sociedad Artístico Cultural “Zornoza”-k, Amorebieta-Etxanoko Udalarekin elkarlanean, Enrike Renteria Pintura Lehiaketa antolatu du aurten ere. Edizio berri hau, XXVII. edizioa,

Zabalik da udako euskara ikastaro trinkorako izen-ematea

2025/04/28

Zornotza Udal Euskaltegiak udako euskara ikastaro trinkoa jarriko du martxan, HABEren C1 mailako azterketa prestatu nahi dutenentzat. Ikastaroa ekainaren 2tik

This website uses cookies to enhance your browsing experience and ensure the site functions properly. By continuing to use this site, you acknowledge and accept our use of cookies.

Accept All Accept Required Only