Zornotzan

Hi!Zornotzan

ERIKAINBLUE, MANGA MUNDUAREN PASIOA, OFIZIO BILAKATURIK

Erika-Palacios_1

MangaAmore jaialdia eta ekitaldia urriaren 11tik 13ra bitartean izango da, Zornotzan, bertan, eta urtero legez, hainbat eta hainbat dira bertara gerturatzen diren zaleak.

Aitzindaria izatea ez da inoiz ere erraza izan, eta are eta gutxiago, gaur egun, zailtasun eta oztopo askorekin. Kultura ezberdin baten inguruko gauzekin, beraz, zer esanik ez. Nortasuna izatea zeinen garrantzitsua den, hala ere, gaur egun! Manten dezagun hori eta manten dezala Erika Palacios zornotzarrak bere nortasuna eta bere berezitasuna, horrek egiten baitu bera berezi eta bere โ€œErikainblueโ€ unibertsoa.

โ€˜Erikainblueโ€™ jendeak ikustean, begiratzean eta ezagutzean, โ€œnire egunerokoa, nire egunek, nire bizitzaren eta nire zaletasunen eta gustuen berri izango du. Youtuberen eta sare sozialen munduan murgildu nintzenean, horixe da jendeak ikustea nahi nuena. Erabateko dedikazioa eskaintzen diot, gaur egun, autonoma naiz eta honetatik bizi naizโ€, amets bat egi bilakatzea ez da lan makala, eta azaltzen digunez, bizi soilik ez, eta biziraun ere. Horixe baita gaurko autonomoek bizi duten erronka nagusia.

Zailtasunak zailtasun, ametsa helburu izanik, bizitza kolorez betetzen

Manga estiloko produktuak diseinatu eta saltzen ditu zornotzarrak. Batetik, bere webgunean https://www.erikainblueshop.com/ eskaintzen dituen aukeren artean, jendeak online erosi ohi dio, hala ere, bestetik, Espainia mailan eta dagoeneko mundu mailan ere, antolatu ohi diren Manga jaialdietan parte hartu eta postu txikitxu bat jarri ohi du bere sormenak saltzeko eta harremanak sortzeko.

Erikaren hitzetan, โ€œbesteekiko ezberdina sentitu izan naiz beti, txikitatik gauza ezberdinak gustatzen zitzaizkidan. Kultura japoniarra gustatzen zitzaidan, manga, anime, eta lehen, hori ez zen arruntena. Orain, zertxobait aldatu da egoera, hala ere, oraindik ere, nahiko arraroa edota frikia da hori gustatzen zaiola aitortzen duena.โ€ Arau normatibotik aldendu eta jada bestelako nortasun gisa epaitzen zaituztela argi dugu, hala ere, Erika Palaciosek dioenez, behin, unibertsitatean, Arte Ederretako graduan zu zeu izateko aukeraren alde egin dezakezu eta zer nahi duzun eta nolakoa zaren beldurrik gabe erakutsi. Itzela da hori, zalantzarik gabe, zure nortasuna eraikitzen ari zaren seinale garbia eta polita.

Ile urdina, askatasunaren eta nortasunaren ispilu

Agian, askotan, geure barruan daramaguna hitzez baino, ekintzez edota ezaugarriez isla dezakegu eta horrela egin ohi dugu, askotan. โ€œJendeak zioenari erreparatzeari utzi nionean eta ni neu naizen bezalakoa baloratzen, ilea urdinez tintatzea erabaki nuen eta Youtubera bideoak igotzen hastea, beldurrik gabe. Gustatzen zaizuna erakustearen beldur ez izan, gustu ezberdinak izatearen beldur ez izan, jende asko baitago gustu berak dituena eta manga jaialdietan adin guztietako jendea dagoโ€, azaldu digu baikor Erikak.

Munduari erakutsi nahi dio โ€œErikainblueโ€ nor den eta zer egiten eta sortzen duen. Jarrai sortzen eta jarrai amesten.

โ€˜Erikainblueโ€™, Mangamore jaialdiaren baitan

Zornotzan, bertan, Mangamore jaialdi eta ekitaldi ezaguna dugu, urriaren 11tik 13ra bitartean, eta urtero legez, hainbat eta hainbat dira bertara gerturatzen diren zaleak. Erika Palacios ere bertan izango da bere irudimena martxan jarri eta sortutako produktuak bertan saltzeko prest. Erikaren hitzetan, โ€œsortu zenetik, urtero joan ohi naiz, eta oso harro nago nire herrian horrelako ekitaldi antolatua eta aberasgarria antolatzen delako. Ez daukat inolako kexarik, herri bateko ekitaldia izateko izugarria da eta hazten eta garatzen ikusi nauen hitzordua daโ€. Beraz, irudimena martxan jarri, aurreiritziak hautsi eta aukera bat eman nahi badiozu cultura japoniarrari eta Erika Palacios zornotzarraren sormen-lanei, hortxe duzu aukera.

Sortzen, eraikitzen eta amesten jarrai.

+ Irakurri

This website uses cookies to enhance your browsing experience and ensure the site functions properly. By continuing to use this site, you acknowledge and accept our use of cookies.

Accept All Accept Required Only