Euskaraldiko txapak maiatzaren 5etik 15era banatuko dira Amorebieta-Etxanon

  • Amorebieta-Etxanok bat egiten du euskaraldiarekin, hika parte hartzeko aukera ere eskainiz eta horretarako, Udalak informazio esku-orri bat banatu du etxe guztietara hitanoko formak ezagutzera emateko eta hala nahi duten herritarrek Euskaraldia hikan parte hartzeko
  • Ahobizi eta Belarriprest bezala edota hika parte-hartu nahi duten pertsonentzako txapak hilaren 5etik 15era banatuko dira Zelaieta parkean eta Zubiondo plazan.

Amorebieta-Etxano maiatzaren 15etik 25era ospatuko den Euskaraldiaren edizio berri baterako prestatzen ari da. Orain arte bezala, norbanakoek Ahobizi edo Belarriprest modura eman ahal izango dute izena. Edonola ere, aurtengoan berezitasun txiki batekin aurkeztu da Euskaraldia: herritarrek Euskaraldian hikan parte hartzeko aukera ere izango dute, modu horretara, tokiko hizkuntza modalitate berezi honen berreskurapena eta hedapena sustatuz.

Euskaraldiaren aurreko edizioetan, horretarako interes berezia izan duten herrietan, ekimen propioz sortu zuten Hikaldia, batez ere Gipuzkoako eskualderik euskaldunenetan. Laugarren edizio honetan, udalerri guztiei zabaldu zaie Euskaraldia hikan parte hartzeko aukera, eta Amorebieta-Etxanok aukera hori baliatu nahi izan du herrian hitanoa ezagutarazi eta zabaltzeko.


Izan ere, herriko hitanoa berreskuratu eta lantzeko 25 lagun inguruko taldetxoa sortu da herrian, eta helburua da herriko hizkera berezi hori ezagutzera ematea eta erabiltzea. Horretan laguntzeko, Amorebieta-Etxanoko Udalak eskuorri bat banatu du etxe guztietara, hitanoko formak ezagutzera emateko eta hala nahi duten herritarrek Euskaraldia hikan parte hartzeko.

Txapen banaketa

Euskaraldiko txapen banaketa maiatzaren 5ean hasiko da herriko hainbat puntutan, hala nola Zelaieta parkean eta Zubiondo plazan. Bertan, Ahobizi zein Belarriprest bezala parte hartuko dutenentzako txapak zein Hikaldia bezala izendatu den ekimen honetan izena ematen dutenenak banatuko dira. Azken horiek, hikako “H” ikurra duten txapak eramango dituzte Euskaradiak irauten duen bitartean, parte-hartzailea hika hitz egiteko prest dagoenaren adierazle gisa. Hitanoa ikasi edo entzun nahi duten pertsonei ere irekita dago aukera hau, nahiz eta erabat menderatu ez.

Hauek dira banaketa-puntuak eta -ordutegiak:

  • Maiatzak 5: 17:30-19: 30 Zelaieta Parkean
  • Maiatzak 6-13: 8: 30-21:00 Zelaietako harreran
  • Maiatzaren 14an: 17:30-19: 30 Zelaieta Parkean
  • Maiatzak 15: 18: 00-19:00 Zubiondo plazan (karpa)

Hitanoa tokiko kultura-elementu gisa

Hitanoa ez da hizkuntza aldaera bat bakarrik, Amorebieta-Etxanoren identitatearen funtsezko zati bat baizik. Euskaraldiaren esparruan, udalerriak beste urrats bat eman du bere hizkuntza-ondarearen sustapenean. Gainera, iaz hitano-ikastaro bat egin zen zornotzarren artean hitz egiteko modu hori irakasteko eta partekatzeko, hika eguneroko bizitzan erabili nahi dutenen integrazioa erraztuz.

Amorebieta-Etxanok interesa duten pertsona guztiak gonbidatzen ditu Euskaraldiaren edizio honetan aktiboki parte hartzera, hitanoa euskararen erabilera sustatzeko tresna gisa erabiliz. Izena emateko: https://izenematea.euskaraldia.eus/ helbidean eman daiteke izena.

+ Irakurri

Amorebieta-Etxanok Anita Maravillasen hiru obra hartuko ditu bere 20. urteurrena ospatzeko

2025/12/11

Eskainiko dituen hiru obrak izango dira Jon Braun abenduaren 29an, Kotondarrak abenduaren 30ean eta Andereñoak urtarrilaren 2an eta 3an, familia

Zornotza Aretoak “¡Azules!” Mendeurreneko dokumentalaren estreinaldia hartuko du abenduaren 11n, osteguna

2025/12/10

SD Amorebietako antzinatasun handiagoko ehun bazkideek gonbidapena jaso ahal izango dute klubeko dendan abenduaren 9ra arte. Gainerako bazkideek eta zaleek


JonKass eta Heitxiren debuta Durangoko Azokan

2025/12/09

Jon Castañedak, JonKassek, bakarkako debuta egin du DAMekin, Aritz Urrutiarekin eta Paradisu Zinema bekarekin batera bultzatutako diskoarekin. Pop-rocka, funkya, elektronika

This website uses cookies to enhance your browsing experience and ensure the site functions properly. By continuing to use this site, you acknowledge and accept our use of cookies.

Accept All Accept Required Only