‘Houstonera Josurekin’ Maribel Barrenetxea Ciarsolo

Athletic Genuine taldeak Genuine World Cup-en lehen edizioan parte hartu du abuztuaren 1, 2 eta 3an Houstonen, adimen-urritasuna duten pertsonak kirolaren bidez gizartean sartzea sustatzen duen nazioarteko txapelketan. Guztira 12 talde izan dira eta, Athleticeko lehoiez gain, LaLigako beste hiru ordezkari egon dira: Fundació Barça, Valencia CF eta Tarragonako Nàstic. Bidaian, nola ez, Josu Uriguen zornotzarra egon da, baita bere ama ere, Maribel Barrenetxea.

Esperientzia oso ona izan da. Nire bizitzan bidai batzuk egin ditut, Frantzia inguruan, Espainia inguruan… Baina Liga Genuinegaz, Josugaz eta Athleticegaz tarraz eraman naute leku guztietara. Asko gozatu dugu danok ”, azaldu du Maribelek. Aukera sortu zenean, zalantzak izan zituela dio: “ Houston, HOUSTON! Norberak be ez daki non dagoen Houston! Athletic Houstonera? Zelan? Nire buruari esan nion: “Maribel, jo ta ke, aurrera”. Azkenean, gogoz hartu nuen bidaia ”.

“Josu hunkituta etorri jaten, negarrez”

Sorpresa Houstonen

8 guraso joan ziren bidaira. 3 egun New Yorken, eta gero Houstonera. Dena euren kabuz antolatuta. “Nasako zentroa ikusi genuen Houstonen, jokalariak eta familia batera. Hor ikusi genuen Josu eta nik elkar. Hunkituta etorri jaten, negarrez. Sorbaldan eskegita izan nuen, jajaja. Ez zekien seguru horra joango nintzenik, sorpresa izan zen ”, dio.

Maribelentzat Athleticek sortu duen taldeak “bizipoza” ematen dio: “Beti esaten dot, neska-mutilekin edozein lekutara joango nintzateke, handitu egiten naizelako. Semea ere hor daukat, zer esango dot, ba? Mundiala da Josu ”.

Bidaiaren alderik txarrena? Beroa. Bai New Yorken, bai Houstonen: “ Jasangaitza izan zen. Atletismoa, futbola… bardin da. Profesionalak izan arren, beste ordutegi edo data batzuk ipini behar izan ziren. Hala eta guztiz ere, neska-mutikoak gozatu dute”.

Torneoa, Maribelen esanetan, ondo antolatuta egon da. Badirudi amerikarrek ondo prestatuta zituztela gauzak. “Polita izan zen, Mexikoko lagunak ezagutu zituztelako, baita Portugalgo Sporting Clubekoak ere”, dio.

Maribel, jokalariez harro


Penalti tandak ere egon ziren, Josuk erratu zuen, baina ez zuen importa: “Gure golak eta beste taldeen golak gozatu egiten zuten. Mexikoko entrenatzaileak esan zuen: “Ese es el ejemplo a seguir, inclusión sí, pero los equipos de fútbol tienen que compartir, no competir ”. Athleticek oso ondo daki hori egiten.

Los equipos de fútbol tienen que compartir, no competir

Merezi izan du Houstonerarte joateak? “Bai. Danak merezi dabe lortutakoa. Martitzenero lan egiten dute, asko gainera, eta dana ematen duten pertsonak dira. Zutaz arduratzen dira, laguntzen dute… maitasuna, laguntasuna, dana ematen dute ”, azaldu du harro Maribelek.

Bidaia luzea izan da. Zornotzatik Houstonera, Houstonetik Zornotzara. Josuk berak ere dio, “ama, hau saria da”. Bai, sari potoloa gainera. “ Eta berarekin egin dut guztia. Tarraz eraman nauela esaten dudanean egia da. Sekula ez nuke pentsatuko, bizi dudana biziko nuela futbolaren munduan. Nik ez dut toperik izan bidaiatzeko, nire buruarekin, agian. Nire zereginekin. Baina Josugaitik, edozer gauza ”.

+ Irakurri


SD Amorebieta 0-0 CD Tudelano: Golik gabeko berdinketa Urritxen

2025/12/09

Urdinek golik gabe berdindu dute CD Tudelanoren aurka, Urritxera sailkapenaren goialdean iritsi den taldearen aurka. Defentsak erasoei gailendu zaizkie partida

Beteranoen txapelketa solidarioa Txolonen, Iñurri elkartearen alde

2025/12/09

Abenduaren 14an Emakumezkoen Futbol Beteranoaren Txapelketa Solidarioa ospatuko da Amorebieta-Etxanoko Txolon futbol zelaian. Ekimena goizeko 09:00etan hasiko da eta hainbat

Athletic Gipuzkoa Eskola, Lointek Amorebieta-Etxano CUP nazioarteko txapelketaren 21. edizioko txapelduna

2025/12/09

Asteburu biribila izan da Txolon Athletic Gizpukoa Eskolak 7 Lointek Amorebieta-Etxano CUP nazioarteko futbol txapelketan sinatu duena. Atzoko atariko faseko

This website uses cookies to enhance your browsing experience and ensure the site functions properly. By continuing to use this site, you acknowledge and accept our use of cookies.

Accept All Accept Required Only