SD Amorebietak lehen puntua eskuratu zuen gaur goizean, CD Ebroren aurka La Almozara futbol-zelai artifizialean jokatutako partidan. Giro beroan, norgehiagoka bizi eta orekatuak utzi zuen puntuaketa banaketa. Aukerarik argienak urdinentzat izan ziren, baina aurkariaren atezain bikainak eta langak saria ukatu zuten.
Etxekoek indartsu hasi zuten partida La Almozaran, baina zornotzarrek azkar hartu zuten neurri zelaian eta metroak irabazten hasi ziren. 13. minutuan, Ceballosen pasea jaso zuen Rekak, eta bere errematea gutxigatik joan zen kanpora. Lehen zatian, joko asko airez eta distantzia luzeko jaurtiketaz izan zen; defentsak sendo aritu ziren. 33. minutuan, Marouanek urrutiko jaurtiketa bikain batekin Mateo atezaina lanera behartu zuen. Aukerarik garbiena 39. minutuan iritsi zen: Etxanizek burukada bortitz batekin atezainaren parada ikusgarria eragin zuen, eta bigarren saiakera, oraingoan oinarekin, zutoinera joan zen. Atsedenaldira, markagailua huts eta huts.
Bigarren zatia bizi hasi zen. Pakik saiatu zuen jaurtiketa urrun batekin, eta erantzuna Mikel Arzalluzek eman zuen jaurtiketa indartsu batekin, baina erdira joana. Hasierako oldarraldiaren ostean, aukera gutxiago izan ziren eta bi taldeek elkar neutralizatu zuten. Azken unean, Marouanek saiatu zuen jaurtiketa zorrotza lehen zutoinera, baina desbideratua joan zen.
Azken batean, zornotzarrek puntu bakarra ekarri zuten Zaragozatik; aukerak ikusita gutxiegi iruditu arren, lehen puntua da liga honetan.
CD EBRO: Mateo, Espierrez, Muñoz, Borja (80’ Uche), Paki, RequĂ©s, Javi HernĂ¡ndez, Emmanuel, Usher (62’ Kevin SĂ¡nchez), Escolar eta Novials (72’ Soeiro).
SD AMOREBIETA: Altamira, Ceballos (84’ Mendibe), Entrecanales, Odei, Castañeda, Hodei RodrĂguez (75’ Asier SĂ¡nchez), Ituarte, Marouane, Reka (75’ Lulu), Mikel Arzalluz eta Etxaniz (80’ Torrico).
Epailea: Ignacio Bordons. Txartel horiak: Uche; eta Marouane, Entrecanales eta Torrico.


