Markeliñeren ‘Zepo Zapo’ antzezlanaren estreinaldia Zornotza Aretoan

  • Urritik hasita urtarrila arte, musika, dantza eta antzerkia uztartzen dituen ekintza egitarau anitz bezain oparoa antolatu du Amorebieta-Etxanoko Udalak Zornotza aretorako.
  • Ekitaldi nagusien artean daude, esaterako, Markeliñe antzerki talde zornotzarraren azken antzezlanaren estreinaldia, Kukai Dantza taldearen azken sorkuntzaren aurkezpena, Xime Monzon Bandaren disko berriaren aurkezpena eta Hika Teatroaren eskutik haurrentzako ikuskizun parte-hartzailea.

Amorebieta-Etxanoko Udalak aurkeztu duen Zornotza aretoko 2024-2025 denboraldi berriak kultur eskaintza oparoa eta anitza eskainiko du urriaren eta urtarrilaren artean. Programazioaren helburu nagusia kultura sustatzea da eta baita herritarrei kulturaz aberastea ere, eta horretarako, antzerkia, dantza, musika eta familientzako ikuskizunak eskainiko dira. Proposamen hauekin, Zornotza aretoa tokiko eta inguruetako kultur eszenaren erdigune bihurtuko da, arte eszenikoen zaletuentzat topagune ezin hobea eskainiz.

Antzerkia: Tokiko eta nazioarteko antzezleak oholtza gainean

Antzerkizaleek proposamen anitzak topatuko dituzte denboraldi honetan. Ekitaldi nagusietako bat izango da Markeliñe antzerki talde zornotzarraren “Zepo Zapo” antzezlanaren estreinaldia. Urtarrilaren 3an taularatuko da, eta ikusleak bi soldadu etsairen istorioan murgilduko dira, gatazkak eta enpatiak nola uztartzen diren erakutsiz. Ikuskizun gestuala da, familientzako pentsatua, eta eszenaren egiazkotasunetik emozionatzeko helburua du, gerra ororen drama eta errealitate gordinetik abiatuz.

Bestalde, aipatzekoak dira “Miñan” (Artedrama) abenduaren 13an, Ibrahima Balderen migrazio-bidaia kontatzen duen giza drama hunkigarria, eta “Emakume baten borroka eta metamorfosia” (Tanttaka) urtarrilaren 17an, Édouard Louis idazle frantsesaren autobiografian oinarrtutako emanaldiak. Bi lan hauek gizartearen errealitate gogorrak mahai gainean jarriko dituzte.

Dantza garaikidea: mugimenduzko eszenak eta poetika

Dantzak ere protagonismo handia izango du denboraldi honetan, dantza garaikideko zein poetikoko ikuskizunekin. Denboraldia urriaren 18an hasiko da Led Silhouette konpainiaren “Los Perros” ikuskizunarekin, non aro digitalean jaiotakoen gizatasuna galtzeko eta bakartzeko prozesua aztertzen den.

Horrez gain, urriaren 25ean, LaRutan konpainiaren “Rosas to Dance” aurkeztuko da, dantza garaikidearen ondare kulturalaren oinarriak umorearekin eta estilo propioarekin uztartuz.

Azaroaren 22an, Eva Guerrero dantzariaren “Tierra de Nadie” lana eskainiko da, gorputzen bidezko komunikazioa, natura eta emakume-animaliak gai nagusi bihurtuz. Urteko lehen hilabetean, Kukai Dantza taldeak bere azken sorkuntza, “Txalaparta”, aurkeztuko du urtarrilaren 10ean. Txalaparta musika tresna tradizionala oinarri hartuta, dantza eta gorputza eszenara ekarriko dituzte, beren estilo berritzaile eta kolektiboarekin. Eszena, soinua eta mugimenduaren arteko elkarrizketak sormen berrien eta tradizioaren arteko oreka erakutsiko dute.

Musika: bertako eta kanpoko artisten kontzertuak

Musika emanaldiez ere gozatzeko aukera izango da tokiko zein kanpoko artisten emanaldiekin. Zornotzako Musika Bandak azaroaren 9an eskainiko du “Aintzinako Oroitzapenak” izeneko kontzertua, bertako musika-ondare historikoaren zati bat berreskuratuz. Gabonetan ere, abenduaren 20an hain zuzen, Musika Eskolaren ohiko Gabon Kontzertua izango da eta Zornotzako Musika Bandak ere bere “Gabon Oroitzapenak” kontzertua eskainiko du abenduaren 21ean.

Nazioarteko mailan, azaroaren 14an Xime Monzon Band-ek bere “My Harp My Soul” disko berria aurkeztuko du, harmonika bluesaren maisutasunarekin.

Familientzako ikuskizunak: antzerkia eta txotxongiloak

Familientzako ikuskizunek ere aukera zabala izango dute Zornotza aretoan. Txikienek ere kultura eszenikoaz goza dezaten, txotxongilo ikuskizunak eta antzerkiak eskainiko dira. Abenduaren 26an, “Kontukantari 3: Zimurren Artean Kontukantari” txotxongilo ikuskizuna taularatuko da, non belaunaldien arteko harremanak eta jakinduria musikaren bidez landuko diren.


Horrez gain, urtarrilaren 4an, Hika Teatroak “Atearen Bestaldean” ikuskizun parte-hartzailea aurkeztuko du, oroitzapenak eta bizitzako esperientziak landuz, txikienen jakin-mina eta emozioak pizteko helburuarekin.


Programazio osoa ikusgai hemen:

+ Irakurri

Amorebieta-Etxanok Anita Maravillasen hiru obra hartuko ditu bere 20. urteurrena ospatzeko

2025/12/11

Eskainiko dituen hiru obrak izango dira Jon Braun abenduaren 29an, Kotondarrak abenduaren 30ean eta Andereñoak urtarrilaren 2an eta 3an, familia

Zornotza Aretoak “¡Azules!” Mendeurreneko dokumentalaren estreinaldia hartuko du abenduaren 11n, osteguna

2025/12/10

SD Amorebietako antzinatasun handiagoko ehun bazkideek gonbidapena jaso ahal izango dute klubeko dendan abenduaren 9ra arte. Gainerako bazkideek eta zaleek


JonKass eta Heitxiren debuta Durangoko Azokan

2025/12/09

Jon Castañedak, JonKassek, bakarkako debuta egin du DAMekin, Aritz Urrutiarekin eta Paradisu Zinema bekarekin batera bultzatutako diskoarekin. Pop-rocka, funkya, elektronika

This website uses cookies to enhance your browsing experience and ensure the site functions properly. By continuing to use this site, you acknowledge and accept our use of cookies.

Accept All Accept Required Only