“Ombuaren Itzala” filma, martxoaren 20an eskainiko da Amorebieta-Etxanon

  • Patxi Bisquertek zuzendutako filmak Euskal Herriko zein Ameriketako euskal komunitateetako bertsolari nagusienetakoa izan zen Pello Mari Otaño bertsolaria du protagonista.
  • Proiekzioa 19:30etan izango da Zelaietako auditorioan, auzolanean egindako film honen ekoizpenean Amorebieta-Etxanok izandako inplikazioaren aitortza gisa.

Datorren ostegunean, martxoak 20, Patxi Bisquert aktore eta zinemagile gipuzkoarrak zuzendutako “Ombuaren Itzala” filma eskainiko da Zelaietako Auditorioan, arratsaldeko 19:30ean. Filma euskal-argentinar koprodukzio bat da, Pello Mari Otaño (Zizurkil, 1857 – Rosario, 1910) bertsolariaren bizitza eta lana berreskuratzen duena. Otañok behin baino gehiagotan emigratu zuen Argentinara, eta arrasto sakona utzi zuen bertako herritarren artean.

Hala, “Ombuaren itzala” Euskal Herriko eta Argentinako hainbat lekutatik auzolanaren eredupean ahaleginak batu dituzten kolektibo eta pertsona askoren parte-hartzeari esker egin da. Amorebieta-Etxano lankidetza-sare horren parte izan da, eta babesa eman dio filmaren ekoizpenari. Eta hain zuzen esker ona adierazteko eskainiko da datorren osteguneko proiekzioa, filma zineman estreinatu aurretik.

Emanaldia auzolanean parte hartu zuten eta bere garaian 10 euroko bonuak erosi zituzten pertsonei zuzenduta dago. Bonu horiek filmaren kolaboratzaile gisa aitortzen ditu pertsona hauek, eta horregatik doan ikusteko aukera izango dute filma zirkuitu komertzialera eraman aurretik. Kasu honetan, txartela erosi zuten zornotzarrek datorren ostegunean, martxoak 20, ikusi ahal izango dute filma Zelaietako Auditorioan. Egun horretan, auzolangile eta ekoizle gisa izan duten lankidetza aitortzeko opari bat jasoko dute.

Hala ere, bonua ez duutenek ere filma ikusteko aukera izango dute, bi modutara:

  • Egunean bertan auzolankide eginez (10 €), ekoizle izan diren pertsonen baldintza berberekin.
  • Eguneko sarrera ordainduta (3€ eta inolako aitorpen gehigarririk gabe).

Euskal Herriko hainbat herritan aurkeztu ostean, Ombuaren Itzalak bere ibilbidea jarraituko du, Pello Mari Otañoren historia ahalik eta jende gehienari hurbiltzeko eta haren bizitza eta memoria ezagutzera emateko.

+ Irakurri

Amorebieta-Etxanok Anita Maravillasen hiru obra hartuko ditu bere 20. urteurrena ospatzeko

2025/12/11

Eskainiko dituen hiru obrak izango dira Jon Braun abenduaren 29an, Kotondarrak abenduaren 30ean eta Andereñoak urtarrilaren 2an eta 3an, familia

Zornotza Aretoak “¡Azules!” Mendeurreneko dokumentalaren estreinaldia hartuko du abenduaren 11n, osteguna

2025/12/10

SD Amorebietako antzinatasun handiagoko ehun bazkideek gonbidapena jaso ahal izango dute klubeko dendan abenduaren 9ra arte. Gainerako bazkideek eta zaleek


JonKass eta Heitxiren debuta Durangoko Azokan

2025/12/09

Jon Castañedak, JonKassek, bakarkako debuta egin du DAMekin, Aritz Urrutiarekin eta Paradisu Zinema bekarekin batera bultzatutako diskoarekin. Pop-rocka, funkya, elektronika

This website uses cookies to enhance your browsing experience and ensure the site functions properly. By continuing to use this site, you acknowledge and accept our use of cookies.

Accept All Accept Required Only