Plazandreak finala abuztuaren 2an

 Final handia publikoarekin jokatuko da

Zornotzako pilotalekuan, abuztuaren 2an jokatuko den 2021ko Plazandreak txapelketaren finalaren aurkezpena egin dute gaur eguerdian. Bertan izan dira finalerako txartela eskuratu duten Erlantz Garcia eta Reyes Azkoitiaren taldeak. Bertan izan da, baita ere, Ainhoa Salterain Gandarias, Amorebietako Berdintasun zinegotzia.

Erlantz Garciaren eta Reyes Azkoitiaren taldeek finalerako txartelak eskuratu dituzte emozio gehiago eska ezin dakiokeen azken jardunaldiaren ostean.


Emozioa, tentsioa, azken orduko ezusteak, eztabaidak, kalitatea… badira lehiaketa batek arrakastatsua izateko behar dituen osagaiak, esan genezake aurtengo Plazandreak saioak goia jo duela, guzti guztiak izan baititu aurtengo ligaxkak. Atarikoan Hollywoodeko gidoilariengana​ jo bagenuen gaurko jardunaldiaren nondik norakoak azaltzeko, txiki ere geratu ginen, azken jardunaldiak orain artekoa gainditu eta sekulako iraultza ekarri baitu, orain arte jardunaldi guztietan liderrak izan diren Mikel Inuntziagaren neskak finaletik at utzita. Hau da, azken jardunaldian arerio izan diren Reyes Azkoitiaren taldea eta Erlantz Garciarenak jokatuko dute finala hurrengo astean, lehen hauek 2-1 nagusitu ostean.


Buruz buruko lehietan Mirian Arraiza eta Miren Larrartek lortutako bi garaipenei esker, hiru taldeek siena puntu batu dituzte azken sailkapenean eta bakoitzaren averagera jo behar izan da finalistak erabakitzeko. Hor Reyes Azkoitiaren taldea irten da garaile aldeko 116 tantorekin, baina Erlantzen taldea eta Mikelen taldeak 110na tanto izan dituzte eta hortaz berdinketa hausteko elkarren arteko partidetara jo behar izan da. Hor Erlantz Garciaren taldeak jokatutako seietatik lau irabazi dituenez, finalerako bigarren txartela eurentzat izan da. Hau da, aurreko astean Eralnetzenek lortutako 3-0ekoa, lehen fase honetako bakarra, erabakigarria izan da azken partidako azken tantoraino tentsioa mantendu duen lehiaketan.


Hazteko prozesu ez beti erraz honetan, Plazandreak saioak sekulako aurrera pauso bat eman duela esan genezake, zailtasunak zailtasun, dena eskatu bezala irten delako. Finala datorren astelehenean, uzatailak 29an jokatuko da, arratsaldeko 19.30etatik aurrera Zornontzako pilotalekuan. Orain arteko jardunaldi guztiak ateak itxita jokatu badira, final handia publikoarekin jokatuko da, pilotalekuaren edukieraren %35arekin. Ikuskizuna ziurtatuta dago.

+ Leer más

SD Amorebieta 0-0 CD Tudelano: Empate sin goles en Urritxe

09/12/2025

Los azules han empatado sin goles ante el CD Tudelano, conjunto que llegaba a Urritxe en lo más alto de

Campeonato solidario de veteranas en Txolon, a favor de la asociación Iñurri

09/12/2025

El 14 de diciembre se celebrará el Campeonato Solidario de Fútbol Femenino Veterano en el campo de fútbol Txolon, en

Athletic Gipuzkoa Eskola, campeón de la 21º edición del torneo internacional Lointek Amorebieta-Etxano CUP

09/12/2025

Fin de semana redondo el que ha firmado en Txolon Athletic Gizpukoa Eskola en el torneo internacional de fútbol 7

Este sitio web utiliza cookies para mejorar su experiencia de navegación y asegurar el correcto funcionamiento del sitio. Al continuar utilizando este sitio, reconoce y acepta el uso de cookies.

Aceptar todo Aceptar solo las requeridas