Kultura

Zornotza Euskaraldiarako prest!

Datorren maiatzaren 15etik 25era Euskaraldiaren 4. edizioa ospatuko da, eta Zornotzan dagoeneko hasi gara ekimen honetan parte hartzeko prestaketak egiten. Aurten, herriko elkarteek eta komertzioek ere Euskaraldian izena emateko aukera dute, eta horrek Zornotzako euskararen biziberritzean ekarpen handia egingo du.

Zer da Euskaraldia?

Euskaraldia 11 eguneko ariketa soziala da, helburu nagusia hizkuntza ohituretan aldaketak eragitea delarik. Parte-hartzaileek bi rol hartu ditzakete:

  • Ahobizi: Euskaraz ulertzen duten guztiekin uneoro euskaraz hitz egiten dute. Ezagutzen ez dituzten pertsonekin ere lehen hitzak beti euskaraz egiten dituzte eta solaskideek ulertzen badute, euskaraz jarraitzen dute.
  • Belarriprest: Unean uneko erabakien arabera, norekin, noiz eta non egin euskaraz aukeratzen dute. Euskara dakitenek haiekin euskaraz hitz egitea nahi dute eta horixe eskatzen diete esplizituki.

Nola har dezake parte gure elkarteak?

Euskaraldian parte hartzeko, elkarteek hainbat urrats eman beharko dituzte:

  1. Elkarteko kideei Euskaraldiaren berri eman eta parte hartzera animatu.
  2. Ahobizi eta belarriprest izateko tresnak partekatu, parte-hartzaileek rola eroso har dezaten.
  3. Euskaraldian parte hartzen duzuela ikusgarri egin, txapak erabiliz, espazioak apainduz eta komunikazio-kanalak aktibatuz.

Izena emateko eta informazio gehiago eskuratzeko, euskaraldia.eus webgunea bisita daiteke.

Deialdi Berezia: Otsailaren 11ko Batzarra

Euskaraldia Zornotzan antolatzen hasteko lehen batzarra otsailaren 11n, arratsaldeko 18:00etan, izango da Zelaietako auditoriumean. Bertan, elkarte eta komertzioetako ordezkariek informazio gehiago jaso eta parte hartzeko lehen urratsak emateko aukera izango dute.

Gurekin harremanetan jartzeko:
zornotzarrak.euskaraldia@gmail.com
688 836 894

Zornotzarrak, anima zaitezte Euskaraldian parte hartzera eta elkarrekin euskararen erabilera sustatzera!

+ Irakurri

Berba Lapikok kulturartekotasuna sustatuko du otsailean

2025/02/06

Otsailean Berba Lapiko ekimenak kulturartekotasuna izango du ardatz, udalerrian elkarrekin bizi diren kultura ezberdinek dakarten aberastasuna azpimarratzeko. Gero eta gehiago dira Amorebieta-Etxanora beste herrialde batzuetatik etorri diren pertsonak eta elkar ezagutzea eta integratzea funtsezkoa da elkarbizitza indartzeko eta herriko bizitza

Euskal Herria Santa Agedaren erritmoan

2025/02/05

Atzo, otsailaren 4an bezala, makilen soinuek eta kantuek lurra jo zuten, martiri kristauaren omenez kaleak betez. Gaur, Euskal Herriak Santa Ageda ospatzen du. Tradizio eta musika gau baten ondoren, otsailaren 5ean bere historia eta ondarea oroituko dira. Komunitatea eta kultura

Kultur denboraldi berriari ekingo dio ostiralean Zornotza Aretoak, musika, antzerkia eta dantza uztartuz

2025/02/05

Datorren ostiralean, otsailak 7, kultur denboraldi berriari emango dio hasiera Zornotza Aretoak, antzerkia, dantza eta musika batzen dituen ekintza eta ekitaldi eskaintza zabalarekin. Hain zuzen gaur goizean prentsaurreko bidez aurkeztu du Amorebieta-Etxanoko Udalak kultur egitarau berria, otsailetik ekainera bitartean garatuko

This website uses cookies to enhance your browsing experience and ensure the site functions properly. By continuing to use this site, you acknowledge and accept our use of cookies.

Accept All Accept Required Only