Kultura

Zornotzako Idazlan Lehiaketak 25 urte ospatzen ditu, zornotzar gazteen talentua nabarmenduz

Urtero lez Sociedad Artístico Cultural Zornoza-k Zornotzako ikasleentzako antolatzen dauan Idazlan Lehiaketa burutu dau.

Ekimen honek bere 25. edizioa betetzen dau. Zenbaki borobila denpora luze honetan gertatu dana gogoratzeko.

2000. urtean egindako lehen edizioan adinaren arabera bi lehiaketa talde antolatu ziran eta gazteek idazlanan “Zornotza” zelan ikusten eben jorratu behar izan zuten. Guztira 45 lan aurkeztu ziren.

2001. urteko ediziorako aurkeztutako lan kopurua bikoiztu egin zan eta azkenengo urteetan, orain adinaren arabera 3 taldeetan sailkatuta, 200 lanetik gora aurkezten dira. Ez da kopuru txikia gaur egun idaztea hitz gutxitako mezu elektronikoetara mugatzen danean!!!

Herrian dagozan 6 ikastetxeen partaidetzarekin (Andra Mari Ikastola, Karmelo Ikastetxea, Karmengo Ama Ikastetxea, Larrea Ikastetxea, Lauaxeta Ikastola eta Urritxe Institutoa) , XXV. edizioak aurrera egin dau.

Lanak, euskeraren egunarekin bat eginez, abenduaren 3-an aurkeztu behar ziran eta guztiak hasiera berdinari helduta gai librea jorratu ahal zuten. Aurten istorioen hasiera honako hau izan da: “Iratzargailuak esnatu ninduen. Heldu zen larunbata eta oso urduri negoen…”.

Guztira, 3 mailatan sailkatutako lehiaketan, 213 ikaslek parte hartu dabe: 11 urte arteko mailan 65 ikasle, 97 ikasle 12 eta 14 urte bitartekoan eta, azkenik, 51 ikasle 15 eta 18 urte bitarteko mailan.

Epaimahaia lanetan, urtero lez, Zornotzako Udal Euskaltegiko irakaslegatik osatutako taldearen laguntza izan dogu.

Sarituak hauxek izan dira:

  • 11 urte arteko maila
    • Lehen saria: Nikole Etxebarria Ealo. “Animatzen zarete bidaiatzera, ikasten dogun bitartean?”.
    • Bigarren saria: Laia Urriolausokoa. “Uraren mundu magikoa”.
  • 12 eta 14 urte bitarteko maila
    • Lehen saria: Izaro Pagaldai Aburto. “Aurreko gauaren testigu”.
    • Bigarren saria: Amaia Castillo Azpitarte. “Albaitariaren lotura”.
  • 15 eta 18 urte bitarteko maila
    • Lehen saria: Paule Madariaga Díez. “Musikaren bitartez, oroitzapenak bizirik”
    • Bigarren saria: Haizea Saavedra Ortíz de Villacín. “Gezurrak agerian”

Sari banaketa ekitaldia Elkarteko egoitzan burutu da. Ekitaldira, irabazleak gain, familiartekoak eta lagun ugari hurreratu dira. Irabazleak saria jasotzerakoan euren lanen zatitxo bat irakurri dabe bertaturakoen gozamenerako.

+ Irakurri

Hilero Zornotzanek hi!kusi! bideo-plataforma aurkezten du

2025/01/22

Hilero Zornotzan, 32 urteko ibilbidea duen eta hilean behin argitaratzen den aldizkariak, digitalizaziorako jauzi garrantzitsua eman du. Pausa Digital ekoiztetxearekin elkarlanean, 2024ko maiatzean aldizkariaren kudeaketa hartu zuenak, webgunean atal berri bat sortu du: hi!kusi!. Plataforma berritzaile honek eduki ikus-entzunezkoak eskaintzen

Ekainera bitarteko ‘Zornotzan’ jarduerak eta ikastaroak

2025/01/22

Amorebieta-Etxanoko Udalak “Zornotzan” gida berria aurkeztu du, 2025eko urtarriletik ekainera bitarteko ekintza eta ikastaroak jasotzen dituena. Gida honek adin guztiei zuzendutako prestakuntza eta aisialdirako eskaintza zabala uztartzen du, udalerrian zornotzar guztien ikaskuntza, sormena eta gozamena sustatzeko. Adin guztiei zuzenduriko ikastaro

“Essaouira: Haize Uria” erakusketa berria jasoko du Zelaieta zentroak, urtarrilaren 31ra bitarte

2025/01/15

Iban Gorriti durangarraren “Essaouira: Haize Uria / La ciudad del viento” argazki erakusketa hartuko du Amorebieta-Etxanoko Zelaieta Zentroko erakusketa gelak bihartik aurrera, hau da, urtarrilaren 14tik 31ra bitartean. Bilduma honek autoreak Marokon egindako bi hamarkadatako lana biltzen du. Irudi gehienak

This website uses cookies to enhance your browsing experience and ensure the site functions properly. By continuing to use this site, you acknowledge and accept our use of cookies.

Accept All Accept Required Only