Zubiaur Musika Eskolan matrikula epea

Zubiaur Musika Eskolak maiatzaren 16an zabaldu du 2022-2023 ikasturterako matrikulazioa egiteko epea

  •   Ikasleek maiatzaren 16tik ekainaren 3ra bitartean eman ahal izango dute izena Musika Eskolan.

Zubiaur Musika Eskola hasia da datorren ikasturteko antolaketa lanekin. Hala, 2022-2023 ikasturterako matrikulazio epea maiatzaren 16an zabalduko dela jakinarazi du, eta izena eman nahi duten neska-mutilek ekainaren 3a bitartean izango dute epea zabalik.   

Matrikula egiteko aukera ezberdinak izango dituzte ikasleek. Internet bidez egin nahi dutenek, izen-emate orria Ametxen webgunean Musika Eskolak duen atalean izango dute: www.ametx.eus/zubiaur. Matrikulazioa aurrez aurre egin nahi dutenek, aldiz, Musika Eskolan bertan izango dute aukera, astelehenetik ostiralera, 13:00-18:30 ordutegian. Telefonoz deitzeko aukera ere izango da: 946 30 15 10.

Dantza eta musika klaseak

2006. urtean sortu zenean hasitako bideari jarraiki, datorren ikasturtean ere dantza eta musika klaseak eskainiko ditu Zubiaur Musika Eskolak. Dantzaren arloan eskainiko diren hiru kurtsoak 6 urtetik gorako zornotzarrei zuzenduak izango dira:

  • Dantzarekin kontaktua (6-7 urte)
  • Sormenezko dantza (8-11 urte)
  • Hip Hop/Funky (12-18 urte)

Musika eta instrumentu klaseei dagokienean, izen-ematea 4 urtetik gorako neska-mutilei zuzendua izango da. Aukerak, honakoak:

  • Musikarekin kontaktua (4-7 urte)
  • Flauta, klarinetea, saxofoia, tronpeta, tronboia, perkusioa, biolina, biola, biolontxeloa, pianoa, gitarra, akordeoia, txistua, alboka, trikitixa, dultzaina, txalaparta, gitarra eta baxu elektrikoa, bateria. Hizkuntza musikala, analisiak, koroak eta talde instrumentuak. Musika-terapia hezigarria. (8 urtetik aurrera)

+ Leer más

Amore Open 2024: El cubo de Rubik se resuelve en el Zelaieta

21/03/2024

Amorebieta-Etxano acogió el 17 y 18 de febrero, la competición de cubos de Rubik más grande de Euskal Herria. Alrededor

Alazne Oliver, 27 años, una psicóloga jefa de obra en un parque eólico en Egipto

21/03/2024

A veces la vida nos sorprende y nos coloca en lugares insospechados y trabajos inauditos para nuestra formación académica. Es

Gazte Eguna 2024

18/03/2024

Itzela izan da aurtenho Gazte Eguna. Hemen argazki batzuk.

Este sitio web utiliza cookies para mejorar su experiencia de navegación y asegurar el correcto funcionamiento del sitio. Al continuar utilizando este sitio, reconoce y acepta el uso de cookies.

Aceptar todo Aceptar solo las requeridas