- Laguntza 2024ko urriaren 1etik 2025eko azaroaren 30era bitartean izandako jaiotza edo adopzio berriei dago zuzenduta eta helburua da seme-alabek sor ditzaketen premiei aurre egiten laguntzea eta behar horien erosketak udalerriko establezimenduetan egitea.
- Amorebieta-Etxanoko Udalak 50.000 euro bideratu ditu laguntza lerro honetara eta eskaerak egiteko eta eskaerak aurrez aurre egin ahal izango dute eskaera HAZen edo online www.amorebieta-etxano.eus webgunearen egoitza elektronikoan.
Amorebieta-Etxanoko Udalak haurren jaiotzari eta adopzioari loturiko 2025eko dirulaguntza deialdia zabaldu du, familia zornotzarrei zuzenduta. Laguntza lerro honen bitatez, helburua da, hain zuzen, haur bat izan duten edo adoptatu duten familia zornotzarrei, seme-alaba baten etorrerak dakartzan gastu edota premiei aurre egiten laguntzea eta horretara bideratu ditu Udalak 50.000 euro.
“Familia zornotzarrak gure jardunaren ardatz nagusietako bat dira. Laguntza honekin, familiekin dugun konpromisoa berretsi nahi dugu, kide berri baten etorrera bezalako une berezi batean lagunduz. Badakigu gure seme-alabak hazteak eta zaintzeak esfortzua suposatzen duela, eta Udaletik bide hori pixka bat errazagoa izan dadin lagundu nahi diegu, bide batez, tokiko merkataritza ere sustatuz. Amorebieta-Etxanoko Udalak, beraz, lanean jarraituko du familia zornotzarrei beharrezko babesa eskaintzeko”, adierazi du Ainhoa Salterain alkateak.
Deialdiaren nondik-norakoak
Laguntza 2024ko urriaren 1etik 2025eko azaroaren 30era bitartean izandako jaiotza edo adopzio berriei dago zuzenduta eta haur bakoitzeko 400 euro bitarteko laguntza emango da. Jaiotza edo adopzio anizkoitzen kasuan, laguntza ume bakoitzak jasoko du.
Esan bezala, dirulaguntzaren helburua da jaioberriaren edo adoptatuaren beharrak asetzea. Diruz laguntzen den gastua, baina, Amorebieta-Etxanon dauden eta umeei zuzendutako artikuluak saltzen dituzten saltoki txikietan egin behar da, hala nola, tokiko farmazietan; haurrentzako arropa-dendetan; etxerako artikuluen eta haurrentzako osagarrien dendetan; eta oro har oinarrizko beharrizanak asetzeko, hala nola elikagaiak edo higiene-produktuak saltzen dituzten dendetan. Hori horrela, Udalak gogorarazi du ezin izango dela eskatu laguntza haurra zaintzeko langileak kontratatzeko.
Eskaera egiteko garaian, familia interesdunek aurrez aurre egin ahal izango duteHAZen (Herritarren Arreta Zerbitzua) edo online www.amorebieta-etxano.eus webgunearen egoitza elektronikoan.
Informazio gehiagorako, kontsultatu udal webgunean deialdiaren oinarriak.
85 solicitudes aprobadas en 2024
2024an, Amorebieta-Etxanoko Udalak jaiotza edo adopziorako 85 eskabide izapidetu zituen, eta aurkeztutako guztiek ezarritako baldintzak betetzen zituztenez, laguntza eman zitzaien. Horrela, Udalak udalerriko familiei babesa eskaini eta familien ongizatea sustatzen jarraitu du.


