- Aurkezpena ostegun honetan, irailaren 19an, izango da, 18:30ean, Zelaieta Zentroan eta
helburu izango du zornotzarrei Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren xehetasunak azaltzea.
- Datorren ostegunean, irailak 19, 18:30ean, Amorebieta-Etxanoko Udalak jendaurreko aurkezpen publikoa egingo du Zelaieta Zentroan, zornotzarrei Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren (HAPN) xehetasunen berri emateko. Aurkezpen publiko honen helburua da datozen urteetan udalerriaren hiri-garapen iraunkor eta orekatuaren gidalerroak zehaztuko dituen dokumentu honen funtsezko alderdiei buruzko informazio zuzena eta argia ematea.
Hala, HAPOaren xehetasunak modu ulerterrazean helaraziko zaizkie herritarrei, dokumentua errazago uler dezaten. Bide batez, sor daitezkeen zalantzak argituko dira.
Udalerriaren garapen iraunkor eta orekaturako aurrerapauso garrantzitsua
HAPOren behin-behineko onarpena urrats garrantzitsua izan zen joan den uztailean, eta Amorebieta-Etxanoko garapen ordenaturako eta ingurunea errespetatzeko oinarriak ezarri nahi ditu, arreta berezia jarriz lehendik dauden hiri-eremuen birgaitzean, etxebizitza babestuen sorkuntzan, berdeguneen handitzean eta hazkunde ekonomiko iraunkorraren sustapenean.
Bide horretan, osteguneko aurkezpenak gardentasunarekiko eta herritarren parte-hartzearekiko Udalak duen konpromisoari heltzen dio.


