HAPOren behin-behineko onarpenari buruzko aurkezpen publikoa antolatu du Amorebieta-
Etxanoko Udalak

  • Aurkezpena ostegun honetan, irailaren 19an, izango da, 18:30ean, Zelaieta Zentroan eta
    helburu izango du zornotzarrei Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren xehetasunak azaltzea.

  • Datorren ostegunean, irailak 19, 18:30ean, Amorebieta-Etxanoko Udalak jendaurreko aurkezpen publikoa egingo du Zelaieta Zentroan, zornotzarrei Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren (HAPN) xehetasunen berri emateko. Aurkezpen publiko honen helburua da datozen urteetan udalerriaren hiri-garapen iraunkor eta orekatuaren gidalerroak zehaztuko dituen dokumentu honen funtsezko alderdiei buruzko informazio zuzena eta argia ematea.

Hala, HAPOaren xehetasunak modu ulerterrazean helaraziko zaizkie herritarrei, dokumentua errazago uler dezaten. Bide batez, sor daitezkeen zalantzak argituko dira.


Udalerriaren garapen iraunkor eta orekaturako aurrerapauso garrantzitsua


HAPOren behin-behineko onarpena urrats garrantzitsua izan zen joan den uztailean, eta Amorebieta-Etxanoko garapen ordenaturako eta ingurunea errespetatzeko oinarriak ezarri nahi ditu, arreta berezia jarriz lehendik dauden hiri-eremuen birgaitzean, etxebizitza babestuen sorkuntzan, berdeguneen handitzean eta hazkunde ekonomiko iraunkorraren sustapenean.

Bide horretan, osteguneko aurkezpenak gardentasunarekiko eta herritarren parte-hartzearekiko Udalak duen konpromisoari heltzen dio.

+ Irakurri

Datorren abenduaren 20an amaituko da Amorebono 2025eko bonuak erabiltzeko epea

2025/12/11

Amorebieta-Etxanoko Udalak herritarrei lehen sektoreko bonuak eskuratzeko eta tokiko ekoizleak babesteko gonbita egiten die. Bonuen gehiengoa erabili den arren, oraindik

503 gaztek hartu dute parte Amorebieta-Etxanon ospatu den I’m Bizi 2025 programan

2025/11/28

Zelaietako frontoian egin da DBH 4. mailako ikasleei zuzendutako topaketa hau, non gazteek hainbat tailer, dinamika, mahai-inguru eta jarduera praktiko

Amorebieta-Etxanok zerbitzu publikoak eta familia zornotzarren babesa indartu ditu 2026rako udal aurrekontuetan

2025/11/26

35.988.500 euroko aurrekontuarekin, Udalak inbertsioa % 6,36 handitu du aurreko urtearekin alderatuta, udalerri kohesionatuago eta etorkizunera bideratuago batekiko konpromisoa sendotuz.

This website uses cookies to enhance your browsing experience and ensure the site functions properly. By continuing to use this site, you acknowledge and accept our use of cookies.

Accept All Accept Required Only