¡Un Otoño sin Berlin filmaren 10. urteurrena!

Dagoeneko hamar urte igaro dira Lara Izagirre zornotzarraren lehen film luzea den Un Otoño sin Berlin estreinatu zenetik! Zinemagintzan mugarri bihurtu zen lan honek ukitu berezia du: Amorebieta-Etxano herria izan zen ia osorik filmaketaren eszenatoki, eta haren kaleak eta gune publikoak istorioaren parte izan ziren.

Herriko Plaza, Zelaieta parkea, Konbenio, Luis Urrengoetxea edo Sabino Arana bezalako kaleak, liburutegia edo Larreako igerilekua bezalako leku ezagunez gain, istorio intimo honetarako eszenatoki izan ziren. Itxurazko autobus geltoki bat ere jarri zuten udaletxearen aurrean eszenetako baterako! Herriaren inplikazioa erabatekoa izan zen: ehunka zornotzarrek figurante gisa parte hartu zuten.

Filmak Juneren (Irene Escolar) istorioa kontatzen du. Atzerrian denbora bat eman ondoren, bere jaioterrira itzultzen den neska gaztea da. Etxera itzultzea mingarria izango da, bere familia eta bere lehen maitasuna Diego (Tamar Novas), aldatu egin dira. Baina udazkeneko hego haizeak bezala Junek ere dena irauliko du. Familiaren barruan bere lekua berreskuratzen saiatuko da eta Diegorekin Berlinera joateko ametsari ekingo dio berriro, berak hainbeste desiratzen duena bilatzeko.

Irene Escolarrek, Juneren papera gorpuztuz, kritika bikainak jaso zituen, eta bere lana aitortua izan zen: 2016ko Goya Saria irabazi zuen Emakumezko Aktore Berri Onenaren kategorian.

Urteurren berezi hau ospatzeko, Gariza Films ekoiztetxeak hiru emanaldi berezi antolatu ditu Euskal Emakume Zinemagileak jaialdiaren bosgarren edizioaren baitan. Hauek dira datak eta lekuak:

  • Maiatzaren 8an – Artium Museoa (Gasteiz)
  • Maiatzaren 9an – Tabakalera (Donostia)
  • Maiatzaren 10ean – Bizkaia Aretoa (Bilbo)

Opari ederra, berriro pantaila handian bizitzeko orain dela hamar urte Amorebieta-Etxanon bizitako udazken hura.

+ Irakurri

Beteranoen txapelketa solidarioa Txolonen, Iñurri elkartearen alde

2025/12/09

Abenduaren 14an Emakumezkoen Futbol Beteranoaren Txapelketa Solidarioa ospatuko da Amorebieta-Etxanoko Txolon futbol zelaian. Ekimena goizeko 09:00etan hasiko da eta hainbat

Asteburu honetan, Zelaieta Zentroa akzioz beteko da Jokoan 2025 mahai-jokoen jaialdiarekin

2025/11/21

Azaroaren 22an eta 23an, Zelaieta Zentroko frontoia adin guztientzako topagune bihurtuko da, mahai-jokoak hiru gunetan banatuta: gune orokorra, familia gunea

Indarkeria matxista desagerrarazteko konpromisoa berretsi du Amorebieta-Etxanok azaroaren 25aren harira antolatutako sentsibilizazio- eta hausnarketa-programa baten bidez

2025/11/21

Amorebieta-Etxanoko Udalak hainbat jarduera antolatu ditu, hala nola hitzaldiak, kontzentrazioak eta antzezpenak, emakumeen aurkako indarkeria motak ikusgai egin eta salatzeko.

This website uses cookies to enhance your browsing experience and ensure the site functions properly. By continuing to use this site, you acknowledge and accept our use of cookies.

Accept All Accept Required Only