Ekainaren 14an Tilofest ospatuko da Amorebieta-Etxanon

  • Tilofest kultur- topaketa, arratsaldeko 17:00etan hasiko da Zubiondo plazan.
  • Helburua, ohiko moduan, Errumaniako eta errusiar-lipovenoen kulturen ezagutzera ematea da, musika, dantza eta gastronomiaren bidez.

Datorren ekainaren 14an, 17:00etan, Amorebieta-Etxanoko Zubiondo plazan, Tilofest-en edizio berri bat ospatuko da. Jardunaldi hau Euskadin bizi diren errumaniar eta errusiar-lipovenoen komunitateen aniztasun kulturala ospatzen duen jaia da. Juravca Elkartea, Errusiako lipovena talde soziokulturalak, antolatuta, Amorebieta-Etxanoko Udalarekin lankidetzan, ekitaldi hau integrazio eta bizikidetzarako erreferente gisa finkatu da, musikaz, dantzaz, gastronomiaz eta tradizioz betetako jardunaldi bat eskainiz.

Tilofest-en edizio berri honetan, hainbat komunitate ordezkatzen dituzten artista eta taldeen emanaldiez gozatzeko aukera egongo da. Aurten, Pima Sarichoi (Errumania), Romy Gurei (Lipofest Events, Errumania), Zornotzako Triki-Piu Band, Asociación Cultural Eslavo-Vasca (A.C.E.V.), Asociación Ruso Parlantes de Euskadi Rodina, eta Gocha Beriashvili (bere ikasleekin) ekitaldiari musika eta dantzaren bidez girotzeaz arduratuko dira

Oraina historiarekin lotzen duen jaia

Tilofest-ek tiloari zor dio bere izena, izan ere, Euskal herria haritzarekin oso lotuta dagoen bezala, lipovenar errusiar komunitateak beste zuhaitz honekin du lotura handia: ezkiarekin edo tiloarekin. Ezkiak, historikoki, oso lotura estua izan du kultura horrekin. 1652 urtean, Errusiako Patriarka Ortodoxoak, Nikon Mitropolitoak, erlijio-erreforma hasi zuen, eta, horren ondorioz, ez zegoen ados Errusiako Elizarekin eta bertako biztanleekin. Honela, Europan, beste leku batzuetan ez ezik, errusiar-lipoveniarra izeneko kolektiboa Errumanian kokatu zen, eta lipatik, ezkitik errumanieraz dator lipoveniarra hitza. Hala, komunitatea Danubio ibaiaren deltan kokatu zen, ezki-basoetan, zuhaitz honen egurra lantzeko eta arrantzatik bizitzeko. Juravca elkarteak ere, Tilofestaren antolatzaileak, gertaera historiko hori gogoratzen du. Juravca Amorebieta-Etxanon entseatzen duen emakumeen abesbatza da, eta elkartearen arabera, taldearen izenak, Juravcak, kurrilo esan nahi du, eta errusiar-lipoveniar komunitateak duela 400 urte Errusiatik emigratu behar izan zuela islatu nahi du, eta geroago, Errumaniatik Euskadira emigratu behar izan zuela.

+ Irakurri

Zornotza Aretoak “¡Azules!” Mendeurreneko dokumentalaren estreinaldia hartuko du abenduaren 11n, osteguna

2025/12/10

SD Amorebietako antzinatasun handiagoko ehun bazkideek gonbidapena jaso ahal izango dute klubeko dendan abenduaren 9ra arte. Gainerako bazkideek eta zaleek


JonKass eta Heitxiren debuta Durangoko Azokan

2025/12/09

Jon Castañedak, JonKassek, bakarkako debuta egin du DAMekin, Aritz Urrutiarekin eta Paradisu Zinema bekarekin batera bultzatutako diskoarekin. Pop-rocka, funkya, elektronika

La Revelia jatetxeak Michelin izarra eskuratu du Zornotzan

2025/11/28

Zornotzak izar berri bat du gastronomiaren mapan. Michelin gida ezagunak bart ospatu zuen urteroko gala, eta sarituen artean izan da

This website uses cookies to enhance your browsing experience and ensure the site functions properly. By continuing to use this site, you acknowledge and accept our use of cookies.

Accept All Accept Required Only