La Revelia jatetxeak Michelin izarra eskuratu du Zornotzan

Zornotzak izar berri bat du gastronomiaren mapan. Michelin gida ezagunak bart ospatu zuen urteroko gala, eta sarituen artean izan da La Revelia jatetxea, Zornotzako Aldana auzoan dagoena. Horrela, lokala lehen aldiz sartu da prestigiozko zerrendan.

Jatetxea Fernando Gonzalez sukaldariak gidatzen du, eta haren ibilbideak nabarmen markatu du La Reveliaren nortasuna. Gonzalez Danimarkan aritu zen hainbat urtez lanean, eskola nordikoko ikuspegiari ateak zabalduz. Esperientzia horren ondoren, eta pandemiaren ostean, jatetxea ireki zuen Kateryna Overkoren laguntzarekin. Bi kideek proposamen gastronomiko berezi eta garaikide baten alde egin dute, eta errekonozimenduak ez du berandutu.

Argazkia: Maika Salguero (La Revelia)

Galan bertan berretsi zen Durangaldeko beste jatetxe askok ere Michelin izarrak mantendu dituztela. Honako hauek dira gaur egun eskualdeko izardunak:

  • Etxebarri (Atxondo) – izar bat
  • Txispa (Axpe) – izar bat
  • Boroa (Zornotza) – izar bat
  • La Revelia (Zornotza) – izar bat

Horiez gain, zornotzarra den Eneko Atxaren bi jatetxeek ere euren distira mantendu dute: Azurmendik hiru izarrak gordetzen ditu eta Eneko jatetxeak izar bakarra mantendu du; biak ere Larrabetzun kokatuta daude.

Bestalde, Michelin gidak jasangarritasuna aitortzen duen izarra ere banatu du, eta bost sarituen artean Garena jatetxea egon da, Julen Baz zornotzarrak gidatua.

Izar berriak eta mantendutako aitorpenek erakusten dute Durangaldeko gastronomiak une garrantzitsua bizi duela, eta Zornotza nazioarteko mapan gero eta pisu handiagoa hartzen ari dela.

+ Irakurri

Zelaietak Mikel Etxebarria Etxeitaren “Jai demokratikoen aldeko borroka. 1975-1976ko Karmenak” erakusketa hartuko du datorren astelehenean, abenduak 1

2025/11/26

Erakusketak 1975 eta 1976ko Karmenetan Zornotzako gazteriak jai parte-hartzaileagoen alde egindako borroka jasotzen du. Abenduaren 22ra arte egongo da ikusgai

Euskrowd: Adimen Artifizialak euskara naturala ulertzeko jauzi kolektiboa

2025/11/26

Euskrowd euskararen etorkizun digitala bultzatzeko sortutako proiektu parte-hartzailea da. Aplikazio honen helburua hizkuntza-teknologiak hobetzea da, etorkizun hurbilean gailu digitalek euskara

Amorebieta-Etxanok Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko du ekitaldiz beteriko egitarau parte-hartzaile eta irekiarekin

2025/11/25

Euskararen Nazioarteko Egunaren harira, azaroaren 26tik abenduaren 4ra bitartean, hitzaldiak, zuhaitz-landaketa, Giza Liburutegia, bertsolaritza eta kultur ikuskizunak izango dira ospakizun-egitarauaren

This website uses cookies to enhance your browsing experience and ensure the site functions properly. By continuing to use this site, you acknowledge and accept our use of cookies.

Accept All Accept Required Only