Zelaietak Mikel Etxebarria Etxeitaren “Jai demokratikoen aldeko borroka. 1975-1976ko Karmenak” erakusketa hartuko du datorren astelehenean, abenduak 1


Erakusketak 1975 eta 1976ko Karmenetan Zornotzako gazteriak jai parte-hartzaileagoen alde egindako borroka jasotzen du. Abenduaren 22ra arte egongo da ikusgai Zelaieta Zentroan. Bi doako saio antolatu dira, hitzaldi bat eta erakusketaren bisita gidatu bat barne hartzen dituztenak, herriko historiako pasarte honetan sakontzeko. Lehen saioa abenduaren 2an izango da, 19:00etan euskaraz, eta bigarrena abenduaren 9an, 19:00etan gaztelaniaz.

Abenduan zehar, Zelaieta Zentroak Amorebieta-Etxanoko historia garaikideko garai erabakigarri bat jasotzen duen erakusketa berri bat hartuko du.Abenduaren 1etik 22ra, Zelaietako erakusketa gelan egongo da ikusgai “Jai demokratikoen aldeko borroka. 1975-1976ko Karmenak” izeneko erakusketa, Mikel Etxebarria Etxeitak egina. Bertan, gure herriko gazteriak duela 50 urte jai herrikoi eta parte-hartzaileago batzuen alde egindako borrokaren oroimena jasotzen da.

1975ean, Franco diktadorea oraindik bizirik zela, herriko gazteek jai-egitarau alternatibo bat proposatu zioten udalari. Hala ere, alkate frankista zen Agustin Uriak erabat baztertu zuen proposamena, eta horrek protestak eragin zituen. Protesta horiek errepresioarekin eta isunekin amaitu ziren, baina hala ere arrakastatsuak izan ziren, 1976ko jaiak herriko gazteek antolatutako lehenengo jaiak bihurtu baitziren, gure herriko historian mugarri bat ezarriz.

Erakusketaz gain, bi hitzaldi eta bisita gidatu antolatu dira, une historiko hori sakonago ezagutzeko aukera paregabea:

  • Abenduaren 2an,asteartea, 19:00etan – Hitzaldia eta bisita gidatua euskaraz
  • Abenduaren 9an, asteartea, 19:00etan – Hitzaldia eta bisita gidatua gaztelaniaz

Erakusketa eta horren harira antolatutako hitzaldiak eta bisita gidatuak doakoak dira. Gure herriko historiaren pasarte garrantzitsu hau ezagutzeko aukera bikaina da, eta batez ere, gazteek jai parte-hartzaile eta askearen alde egin zuten borrokari balioa emateko modua.

+ Irakurri

La Revelia jatetxeak Michelin izarra eskuratu du Zornotzan

2025/11/28

Zornotzak izar berri bat du gastronomiaren mapan. Michelin gida ezagunak bart ospatu zuen urteroko gala, eta sarituen artean izan da

Euskrowd: Adimen Artifizialak euskara naturala ulertzeko jauzi kolektiboa

2025/11/26

Euskrowd euskararen etorkizun digitala bultzatzeko sortutako proiektu parte-hartzailea da. Aplikazio honen helburua hizkuntza-teknologiak hobetzea da, etorkizun hurbilean gailu digitalek euskara

Amorebieta-Etxanok Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko du ekitaldiz beteriko egitarau parte-hartzaile eta irekiarekin

2025/11/25

Euskararen Nazioarteko Egunaren harira, azaroaren 26tik abenduaren 4ra bitartean, hitzaldiak, zuhaitz-landaketa, Giza Liburutegia, bertsolaritza eta kultur ikuskizunak izango dira ospakizun-egitarauaren

This website uses cookies to enhance your browsing experience and ensure the site functions properly. By continuing to use this site, you acknowledge and accept our use of cookies.

Accept All Accept Required Only