Euskrowd: Adimen Artifizialak euskara naturala ulertzeko jauzi kolektiboa

Euskrowd euskararen etorkizun digitala bultzatzeko sortutako proiektu parte-hartzailea da. Aplikazio honen helburua hizkuntza-teknologiak hobetzea da, etorkizun hurbilean gailu digitalek euskara bere aberastasun, euskalki eta adierazteko modu guztietan ulertu dezaten.

Horretarako, Euskrowd-ek euskaldunen lankidetza behar du. Aplikazioaren bidez, edozein pertsonak bere ahotsa grabatu dezake, galdera errazak eginez edo euskarazko komandoak emanez. Grabazio horiei esker, proiektuak ahots eta testu datuen corpus ireki bat sortzen ari da. Horrek benetako euskaran oinarritutako adimen artifizialaren eredu inklusiboagoak eta adierazgarriagoak trebatu eta ebaluatzeko aukera emango du.

Jende gehiagok parte hartzen duen heinean, datu-basea osatuagoa eta askotarikoagoa izango da, eta etorkizuneko teknologiek gure hizkuntza hobeto ulertuko dute. Euskrowd euskararen aurrerabide teknologikoan parte hartzeko aukera da, gure hizkuntzak mundu digitalean duen presentzia eta indarra sendotzeko ekarpen zuzena egingo duen tresna.

Parte hartu. Hitz egin. Grabatu. Egin teknologiak zure euskara uler dezan.

Euskrowd – Gure soinua, herriaren indarra euskrowd.ehu.eus

+ Irakurri

La Revelia jatetxeak Michelin izarra eskuratu du Zornotzan

2025/11/28

Zornotzak izar berri bat du gastronomiaren mapan. Michelin gida ezagunak bart ospatu zuen urteroko gala, eta sarituen artean izan da

Zelaietak Mikel Etxebarria Etxeitaren “Jai demokratikoen aldeko borroka. 1975-1976ko Karmenak” erakusketa hartuko du datorren astelehenean, abenduak 1

2025/11/26

Erakusketak 1975 eta 1976ko Karmenetan Zornotzako gazteriak jai parte-hartzaileagoen alde egindako borroka jasotzen du. Abenduaren 22ra arte egongo da ikusgai

Amorebieta-Etxanok Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko du ekitaldiz beteriko egitarau parte-hartzaile eta irekiarekin

2025/11/25

Euskararen Nazioarteko Egunaren harira, azaroaren 26tik abenduaren 4ra bitartean, hitzaldiak, zuhaitz-landaketa, Giza Liburutegia, bertsolaritza eta kultur ikuskizunak izango dira ospakizun-egitarauaren

This website uses cookies to enhance your browsing experience and ensure the site functions properly. By continuing to use this site, you acknowledge and accept our use of cookies.

Accept All Accept Required Only