Nire Zornotzako tanborradako ibilbidea, kontuak aterata, 45 urtekoa izan da: bat antortxero lez eta 44 kanoilari moduan, horietatik 43 tiroak botatzen. Urte guzti horietan ez dakit, gutxi gora behera bada be, zenbaten ondoan egon naizen, baina badakit piloa izan direla; adin guztietakoak eta denak maila handienekoak.
Hori esanda, idatzi honen zentzuna eskerrak ematea da, zuek emanda jaso ditudan opari eta oroitzapenengatik. Guzti horren merezimendua zuena nirea bestekoa da, ni tanborradan ez naizelako ezer zuek barik.
Beste barik eta ez luzatzearren, hurbilen eduki ditudan fusileroei, kapitaina buru, eskerrik asko, baita tanborreroei, kantinerei, sukaldariei eta musika bandari ere. Eta, bereziki, Zornotzako herritarrei, nirekin eduki duzuen pazientzia eta onarpenagatik.
ESKERRIK ASKO ZORNOTZA!


