IBARRA PENTSUAK Ixerren errotutako negozio familiarra

IBARRA PENTSUAK DENDAKO NIEVES ETA AGURTZANE AMA-ALABAK, BELAUNALDI ARTEKO LEKUKOA NOLA
IGARO DEN KONTATU DIGUTE. BASERRIKO BIZIMODUA ETA GANADUAREN INGURUKO JARDUERA ASKO ALDATU DIRA AZKEN HAMARKADETAN ETA HORREK KOLOKAN JARTZEN DU NEGOZIO FAMILIARRAREN JARRAKORTASUNA.

Nievesen bizimodua beti egon da garraioari eta ganadu munduari lotuta. Gazte aroan baserrietan animalia ugari zeuden eta egunero funtsezkoa zen pentsuak, zakuak eta bestelako materialak etxeetara eramatea. Horrek Ixerren lonja bat erosi eta bertan Ibarra Pentsuak izeneko denda irekitzera eraman zuten.

Garai hartako Ixer auzoan ez zegoen errepiderik eta inguruan sasiak eta txabolak ziren nagusi. Lonjak, gainera, abantaila zuen: altua, zabala eta kamioia sartzeko aproposa eta horrek banaketa errazten zuen.

Agustin, bere senarra errepartoan ibiltzen zen semearekin batera. Bitartean, Nieves denda barruan geratzen zen bezeroei arreta ematen eta biltegiko stocka zaintzen.

Agurtzane, familiako alaba, EGB bukatu bezain pronto errepartoa egiten hasi zen nebarekin batera, eta pixkanaka denda zama bere gain hartzen joan zen. Gurasoak erretiroa hartu ostean bera arduratu zen eguneroko eskariak, salmentak eta bezeroekin tratua egiteaz, eta bere neba banaketa egiten jarraitu zuen. Horrela, bigarren belaunaldiak hartu zuen erreleboa, negozioari jarraipena emanez.

Kalea berriztu eta errepidea jarri zenean, udalak karga-deskarga gunea jarri zuen dendaren aurrean, bezeroek zakuak erraz hartu eta kamioietatik jaisteko aukera izan zezaten; eta eskerrak, bestela negozioak ezin izango zuen aurrera jarraitu.

Denborak aldaketa handiak ekarri ditu. Lehen baserrietan behiak, txahalak, oiloak eta bestelako animaliak ugari bazeuden, gaur egun kopuruak asko jaitsi dira. Horrek salmentan eta bezero profilan eragina izan du, eta negozioak egokitu egin behar izan du.

Etorkizuna, hala ere, ez dago guztiz ziurtatua. Agurtzanek berak onartzen duen moduan, ez dago argi hirugarren belaunaldiak familiaren lekukoa hartuko duenik. Hala ere, 46 urte igaro diren arren, negozioak oraindik du bere lekua Ixerren.

+ Irakurri

«RODAJE ASKOTAN PARTE HARTZEA GUSTATUKO LITZAIDAKE, HORREK ONA NAIZELA ADIERAZIKO LUKE»

2025/12/03

Sergi Sarmiento Agirregoikoa zinema espezialista Sergi Sarmiento zornotzarra Bartzelonan ari da prestatzen zinema-espezialista izateko. Eszena-borroka, akrobaziak, parkourra eta efektu bereziak

“Sukaldaritza lagun izan dudan hizkuntza da, arrazoia dudanetik”

2025/12/02

Pablo LĂ³pez Zambrano chef de Antxeta by Taberu INGALATERRA, FRANTZIA, JAPONIA EDO BARTZELONAKO SUKALDEETAN BIDAIATZEN ETA TREBATZEN BI HAMARKADA BAINO

«Gustatuko litzaidake 40 urte beranduago jaio izan, teknologia berriez gozatzeko»

2025/12/02

Juanita sare sozialen benetako moderno bat Juanita Somolinos 1928an jaio zen, eta gaur, 97 urterekin, WhatsAppeko mezuak idazten ditu, Facebookeko

This website uses cookies to enhance your browsing experience and ensure the site functions properly. By continuing to use this site, you acknowledge and accept our use of cookies.

Accept All Accept Required Only