Amaitu dira Jauregizaharreko plaza berrurbanizatzeko lanak

  • Jauregizahar auzoko plaza espazio moderno, irisgarri eta seguruago bihurtu da herritar guztientzat.
  • Auzora sartzeko bidean hobekuntzak egin dira, eta umeentzako haur-parke berri bat sortu da.

Amorebieta-Etxanoko Udalak amaitu ditu Jauregizaharreko plaza berrurbanizatzeko lanak Proiektu honek ingurunearen funtzionaltasuna eta irisgarritasuna hobetzea izan du helburu, pertsona guztientzako leku moderno, seguru eta irisgarria sortuz, bereziki familia zornotzarrentzat eta etxeko txikienentzat.

Proiektuak 1,3 milioi euroko inbertsioa izan du, eta azpiegiturak eta plazaren diseinua berritu ditu, horiek guztiak herritarren beharretara egokituz.

Segurtasuna eta irisgarritasuna, berrurbanizazioaren oinarri

Esku-hartzearen bitartez ibilbide seguru eta irisgarriak, atseden guneak eta plazaren estetika eta erosotasuna hobetuko duten hiri altzari berriak jarri dira. Gainera, landarediaren presentzia handitu da, itzala eman eta eta ingurunea hobetzen laguntzen duten espezieak landatuz. Horrez gain haur-parkea ere berritu da, umeen hezkuntza eta garapen sozio-pedagogikoa sustatzeko jolasekin.

Auzora sartzeko bidearen segurtasuna hobetzeko ere lan egin da, espaloia zabalduz, eta, modu horretara, aurrekontu parte-hartzaileen prozesuan herritarrek egindako eskaera bati erantzuna emanez. Aldaketa horrek oinezkoen zirkulazioaren segurtasuna hobetzen du, batez ere haurrak dituzten familientzat eta mugikortasun mugatuko pertsonentzat.

“Berrurbanizazioaren helburua izan da plaza herritarren beharretara egokitzea, pertsonen adina edo mugikortasuna edozein dela ere, guztien bizikidetza eta gozamena erraztuko duen espazio moderno eta funtzional bat sortuz”, adierazi du Ainhoa Salterain alkateak.

Esku-hartzeak, beraz, Udalak herriko espazio publikoak hobetzeko eta ingurune inklusiboagoak eta irisgarriagoak sortzeko duen konpromisoari erantzuten dio.

Obra horiek amaituta, Jauregizaharreko plaza zornotzarrentzako topagune berri bilakatuko da, herritarren parte-hartzea eta herritar guztien ongizatea sustatuz.

+ Irakurri

Datorren abenduaren 20an amaituko da Amorebono 2025eko bonuak erabiltzeko epea

2025/12/11

Amorebieta-Etxanoko Udalak herritarrei lehen sektoreko bonuak eskuratzeko eta tokiko ekoizleak babesteko gonbita egiten die. Bonuen gehiengoa erabili den arren, oraindik

503 gaztek hartu dute parte Amorebieta-Etxanon ospatu den I’m Bizi 2025 programan

2025/11/28

Zelaietako frontoian egin da DBH 4. mailako ikasleei zuzendutako topaketa hau, non gazteek hainbat tailer, dinamika, mahai-inguru eta jarduera praktiko

Amorebieta-Etxanok zerbitzu publikoak eta familia zornotzarren babesa indartu ditu 2026rako udal aurrekontuetan

2025/11/26

35.988.500 euroko aurrekontuarekin, Udalak inbertsioa % 6,36 handitu du aurreko urtearekin alderatuta, udalerri kohesionatuago eta etorkizunera bideratuago batekiko konpromisoa sendotuz.

This website uses cookies to enhance your browsing experience and ensure the site functions properly. By continuing to use this site, you acknowledge and accept our use of cookies.

Accept All Accept Required Only