Amorebieta-Etxanok doako aparkaleku berria izango du Euban

  • Espazioak 506,81 m²-ko azalera du eta erabilera publikokoa izango da datozen 50 urteetan, Euskal Trenbide Sarea – Red Ferroviaria Vasca (RFV-ETS) erakundeak emandako baimenari esker.
  • Aparkaleku berria publikoa eta guztiz doakoa izango da.

Amorebieta-Etxanoko Udalak Eubako pasabide ondoan aparkaleku gisa egokitutako lursaila erabiltzeko erabilera publikoko lagapena jaso du Euskal Trenbide Sarea – Red Ferroviaria Vasca (RFV-ETS) erakundearen eskutik eta horri esker, datozen 50 urteetan herritarrek aparkaleku-eremu berri hau erabiltzeko aukera izango dute.

Aipatutako lursailak 506,81 m²-ko azalera du, trenbide-sareko jabari publikoaren parte da, eta Euban oinezkoentzat egin den pasabidearen lanak amaitu ondoren egokitu da. Ekimen honen bidez, Udalak inguruko aparkaleku-beharrak arintzea eta herriguneko mugikortasuna hobetzea du helburu, espazioa segurtasunez eta behar bezala erabiltzeko bermearekin.

Hitzarmenaren arabera, Udalak bere gain hartzen dituu aparkalekuaren mantentze lanak, kontserbazioa eta segurtasuna, baita erabilera egokia bermatzeko beharrezko baimen eta lizentzien kudeaketa ere. Gainera, aparkalekua publikoa eta guztiz doakoa izango da.

Lagapen honekin, Amorebieta-Etxanok bere azpiegiturak hobetzen jarraitzen du, herritarren mugikortasuna eta ongizatea sustatzen dituzten irtenbideen alde lan eta apustu eginez.

+ Irakurri

Datorren abenduaren 20an amaituko da Amorebono 2025eko bonuak erabiltzeko epea

2025/12/11

Amorebieta-Etxanoko Udalak herritarrei lehen sektoreko bonuak eskuratzeko eta tokiko ekoizleak babesteko gonbita egiten die. Bonuen gehiengoa erabili den arren, oraindik

503 gaztek hartu dute parte Amorebieta-Etxanon ospatu den I’m Bizi 2025 programan

2025/11/28

Zelaietako frontoian egin da DBH 4. mailako ikasleei zuzendutako topaketa hau, non gazteek hainbat tailer, dinamika, mahai-inguru eta jarduera praktiko

Amorebieta-Etxanok zerbitzu publikoak eta familia zornotzarren babesa indartu ditu 2026rako udal aurrekontuetan

2025/11/26

35.988.500 euroko aurrekontuarekin, Udalak inbertsioa % 6,36 handitu du aurreko urtearekin alderatuta, udalerri kohesionatuago eta etorkizunera bideratuago batekiko konpromisoa sendotuz.

This website uses cookies to enhance your browsing experience and ensure the site functions properly. By continuing to use this site, you acknowledge and accept our use of cookies.

Accept All Accept Required Only