Amorebieta-Etxanok GIBaren eta sexu-osasunaren inguruko sentsibilizazioa indartuko du Zelaietan informazio-puntua jarriz

  • Azaroaren 29an eta abenduaren 2an, informazioa, prebentzio-materiala eta arreta pertsonalizatua jarriko dira herritarren eskura.
  • Osakidetzarekin elkarlanean antolatutako ekimen honek helburu du herritarren kontzientzia piztea GIBaren aurkako Nazioarteko Egunaren eta gaixotasunaren inguruan.

Datorren abenduaren 1ean GIBaren aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, Amorebieta-Etxanoko Udalak, Osakidetzarekin elkarlanean, informazio-gunea antolatu du Zelaieta Zentroan, azaroaren 29an eta abenduaren 2an. Ekimen honen helburu nagusia da herritarrak GIBari buruz sentsibilizatzea, prebentzioa sustatzea eta gaixotasunari buruzko aurreiritziak desegitea.

Hala, Zelaietan egongo den informazio puntua espazio dinamiko eta interaktibo gisa diseinatutako gunea izango da, informazio-bideoak eta esku-orriak egongo dira, eta prebentzio-materiala banatuko da, hala nola, kondoiak. Horrez gain, Osakidetzako profesionalak izango dira bertan bertaratutakoen zalantzak argitzeko, pertsona bakoitzaren beharretara egokituta, informazio egokia eskainiz. Informazio gunearen ordutegia ostiralean, abenduaren 29an, 12:00etatik 14:00etara eta 16:30etatik 18:30etara izango da; eta astelehenean, urtarrilaren 2an, 12:00etatik 15:00etara.

Udalak gai hau lantzeko giro atsegin eta irekia sortzearen garrantzia azpimarratu du eta pertsona guztiek, aurreiritzirik gabe, bertaratu eta GIBari eta prebentzio-moduei buruz gehiago ikasteko aukera izango dutela adierazi du: “Informazio erreala eskaintzea eta GIBaren inguruan dagoen estigmari aurre egitea funtsezkoa da, gizarte inklusiboagoa eta kontzienteagoa lortzeko,” adierazi dute Amorebieta-Etxanoko Udaletik.

+ Irakurri

Datorren abenduaren 20an amaituko da Amorebono 2025eko bonuak erabiltzeko epea

2025/12/11

Amorebieta-Etxanoko Udalak herritarrei lehen sektoreko bonuak eskuratzeko eta tokiko ekoizleak babesteko gonbita egiten die. Bonuen gehiengoa erabili den arren, oraindik

503 gaztek hartu dute parte Amorebieta-Etxanon ospatu den I’m Bizi 2025 programan

2025/11/28

Zelaietako frontoian egin da DBH 4. mailako ikasleei zuzendutako topaketa hau, non gazteek hainbat tailer, dinamika, mahai-inguru eta jarduera praktiko

Amorebieta-Etxanok zerbitzu publikoak eta familia zornotzarren babesa indartu ditu 2026rako udal aurrekontuetan

2025/11/26

35.988.500 euroko aurrekontuarekin, Udalak inbertsioa % 6,36 handitu du aurreko urtearekin alderatuta, udalerri kohesionatuago eta etorkizunera bideratuago batekiko konpromisoa sendotuz.

This website uses cookies to enhance your browsing experience and ensure the site functions properly. By continuing to use this site, you acknowledge and accept our use of cookies.

Accept All Accept Required Only