Amorebieta-Etxanok XXIV. Txistu Eguna ospatuko du Amorebieta-Etxanok larunbatean

Udazken Txistulari Taldeak Udalaren babesarekin antolatuta, guztira bederatzi txistulari taldek hartuko dute parte, herriko kaleak musikaz betez, eta banakako kalejirak zein kalejira bateratu bat egingo dira udalerriko hainbat puntutan.

Larunbat honetan, irailaren 20an, Txistu Egunaren hogeita laugarren edizioa ospatuko da Amorebieta-Etxanon. Udazken Txistulari Taldeak Amorebieta-Etxanoko Udalaren babesarekin antolatutako ekitaldi hau herriko kultur egutegian finkatuta dagoen hitzordua da eta helburu du txistuaren soinua zabaltzea eta musika tradizio hori herriko txoko guztietara hurbiltzea da.

Aurten, Euskal Herriko hainbat herritatik etorritako bederatzi taldek hartuko dute parte topaketan, eta herriko kaleak zeharkatuko dituzte banakako kalejiretan eta kalejira bateratu batean. Hauek dira talde parte-hartzaileak:

  • Adurtza (Gasteiz)
  • USARTZA (Eibar)
  • OSKIA (Iruñea)
  • GAZTEAK (Errenteria)
  • GETXA GOI (Orduña)
  • KANKINKABARA (Bermeo)
  • JAIZALE (Durango)
  • GURE AMETSA (Mungia)
  • UDAZKEN (Amorebieta-Etxano)

XXIV. Txistu Eguneko egutegia:

  • 17:00Banakako kalejirak: txistulari talde bakoitza udalerriko toki desberdinetatik abiatuko da, hala nola Ogenbarrena, Gane, Ixer, Sabino Arana, Zubibitarte, Zubipunte, Vivendas de Bizkaia, San Juan, Santa Ana eta Andanditik, musika tradizionala auzoetara eramanez.
  • 18:00Kalejira bateratua: talde guztiak Amorebieta-Etxanoko erdigunetik kalejira batean batuko dira, Zelaieta Zentroan hasi eta udaletxera ibilbidea eginez, San Pedro kaletik, San Migeletik, Gernika Plazatik eta Andra Mari Plazatik jarraituz. Azken bi puntu horietan, gainera, emanaldia eskainiko dute. Ibilbide honek Ibaizabal kaletik jarraituko du Ogenbarreneraino, non, auzoko jaiak aprobetxatuz, emanaldia ere egongo den. Ondoren Veneziatik, Harrisonetik, Luis Urrengoetxetik eta Euskal Herria Plazatik jarraituko du, geldialdi bakoitzean kontzertuak eskainiz.

Udazken Txistulari Taldeak tokiko kulturarekin duen konpromisoa

Sortu zenetik, Udazken Txistulari Taldea aktiboki ari da lanean Amorebieta-Etxanon txistua sustatu eta zabaltzeko. Txistu Eguna antolatzeaz gain, taldeak kalejirak eskaintzen ditu igandero, urte osoan zehar (abuztuan izan ezik) eta baita auzoetako jaietan ere. Aipagarria da, halaber, Karmengo Jaietako Txistularien Kontzertu Nagusia, aurten 25. edizioa ospatu duena, musikari, dantzari, abesbatza, erraldoi eta kantarien parte-hartzearekin.

+ Irakurri

Zornotza Aretoak “¡Azules!” Mendeurreneko dokumentalaren estreinaldia hartuko du abenduaren 11n, osteguna

2025/12/10

SD Amorebietako antzinatasun handiagoko ehun bazkideek gonbidapena jaso ahal izango dute klubeko dendan abenduaren 9ra arte. Gainerako bazkideek eta zaleek


JonKass eta Heitxiren debuta Durangoko Azokan

2025/12/09

Jon Castañedak, JonKassek, bakarkako debuta egin du DAMekin, Aritz Urrutiarekin eta Paradisu Zinema bekarekin batera bultzatutako diskoarekin. Pop-rocka, funkya, elektronika

La Revelia jatetxeak Michelin izarra eskuratu du Zornotzan

2025/11/28

Zornotzak izar berri bat du gastronomiaren mapan. Michelin gida ezagunak bart ospatu zuen urteroko gala, eta sarituen artean izan da

This website uses cookies to enhance your browsing experience and ensure the site functions properly. By continuing to use this site, you acknowledge and accept our use of cookies.

Accept All Accept Required Only