Amorebieta-Etxanoko Gabonetako egitarauak haurrak izango ditu protagonista nagusi

  • Abenduaren 5ean argien pizteak emango die hasiera Eguberriei eta hortik aurrera hainbat ekintza eta ekitaldi egingo dira: Gabon kantak, ipuin kontaketa saioak, zinema kanpusa, antzerki familiarra, txu-txu trena, gabonetako haur parkea, kirol probak… eta noski, Olentzero eta Mari Domingiren etorrera abenduaren 24an eta Errege kabalgata urtarrilaren 5ean.
  • Horrez gain, Udalak tokiko merkataritzaren aldeko mezua zabaldu du, herritarrei Gabonetako erosketak herrian egitera animatuz.

Gabonak ate joka ditugu, eta Amorebieta-Etxanoko Udalak ekintza egitarau anitz eta berezia antolatu du, magiaz beteriko jai egunotaz gozatzeko.

Hala, abenduaren 5ean argien pizteak emango die hasiera Gabonei. Pizte ekitaldia arratsaldeko 18:00etan hasiko da, TRIKI PIU taldeak girotuta eta ondoren, txokolatadaz gozatzeko aukera egongo da. Horren ostean, kultura, kirola eta aisialdia uztartzen dituzten hainbat ekintza eta ekitaldi egongo dira.

Haurrak protagonista nagusi

Gabonetako egitarauak adin guztiei zuzendutako ekintzak jasotzen ditu, baina Amorebieta-Etxanoko Udalak arreta berezia eskaini die etxeko txikienei, haurrak baitira Gabonetako protagonista nagusiak. Hala, tailerrak, antzerkiak, ipuin kontaketak, tren txu-txua edota Gabonetako haur parkea izango dira, besteak beste, haurren gozamenerako prestatutako ekintza eta ekitaldietako batzuk.

Horiez gain Gabonetako azoka, Gabon kantak, zinema kanpusa, antzerki familiarra, kirol probak, kontzertuak, dantza emanaldiak edota gazte gabonak bezalako ekintzak izango dira aukeran. Eta horiei, noski, ohiko Gabonetako ekintzak gehitu behar zaizkie, hau da, Olentzero eta Mari Domingiren etorrera abenduaren 24an. Gabonetako bi pertsonbai hauek arratsaldeko 18:00etan helduko dira Amorebieta-Etxanora, Gudari kaletik eta bertatik Nafarroa, Ibaizabal, San Migel eta Gudarira buelta egingo dute ibilbidea Zelaieta Zentroan amaituz.

Urtarrilaren 5ean, Errege Magoen kabalgatak emango dio amaiera Gabonetako egitarauari. Kabalgata arratsaldeko 18:00etan irtengo da Gudaritik eta Olentzero Eta Mari Domingiren ibilbide bera egingo du, Zelaieta Zentroan amaituz. Kabalgataren harira, halaber, paje izateko izen-ematea abenduaren 9tik 27ra egongo da zabalik 10 urtetik gorako haurrentzat. Interesdunek Gazte Informazio Bulegoan eman ahal izango dute izena.

Tokiko merkataritza babestearen aldeko mezua

Gabon garaian, kontsumoak eta erosketek gora egin ohi dute eta horren harira, Amorebieta-Etxanoko Udalak Gabonetako erosketak herrian bertan egitera animatzen ditu zornotzarrak, tokiko merkataritza babesteko mezua zabalduz: “Herrian bertan kontsumitzeak, udalerriko ekonomia indartzeaz gain, Amorebieta-Etxanoko merkataritza eta ostalaritza jarduerak dinamizatzen laguntzen du, bere garapena eta jarraipena bultzatuz,” adierazi dute Udaletik.

Amorebieta-Etxanoko Udalak herritar guztiak gonbidatzen ditu Gabonetako ekintzetan parte hartzera eta festaz gozatzera.

+ Irakurri

Datorren abenduaren 20an amaituko da Amorebono 2025eko bonuak erabiltzeko epea

2025/12/11

Amorebieta-Etxanoko Udalak herritarrei lehen sektoreko bonuak eskuratzeko eta tokiko ekoizleak babesteko gonbita egiten die. Bonuen gehiengoa erabili den arren, oraindik

503 gaztek hartu dute parte Amorebieta-Etxanon ospatu den I’m Bizi 2025 programan

2025/11/28

Zelaietako frontoian egin da DBH 4. mailako ikasleei zuzendutako topaketa hau, non gazteek hainbat tailer, dinamika, mahai-inguru eta jarduera praktiko

Amorebieta-Etxanok zerbitzu publikoak eta familia zornotzarren babesa indartu ditu 2026rako udal aurrekontuetan

2025/11/26

35.988.500 euroko aurrekontuarekin, Udalak inbertsioa % 6,36 handitu du aurreko urtearekin alderatuta, udalerri kohesionatuago eta etorkizunera bideratuago batekiko konpromisoa sendotuz.

This website uses cookies to enhance your browsing experience and ensure the site functions properly. By continuing to use this site, you acknowledge and accept our use of cookies.

Accept All Accept Required Only