Amorebieta-Etxanoko Udalak 2025eko Karmengo jaietarako kontzertuen aukeraketan parte hartzeko galdetegia abiarazi du

  • Zornotzarrak jaien plangintzan eta antolaketan inplikatzeko konpromisoari jarraiki, beste urte batez, jaietako kontzertuen inguruan herritarren proposamenak eta iritziak jasotzeko galdetegia prestatu du eta erantzungai egongo da datorren urtarrilaren 12a bitarte.

Beste urte batez, Amorebieta-Etxanoko Udalak galdetegi bat jarri du martxan 2025eko Karmengo jaietako kontzertu zein bestelako jarduerei lotuta herritarren proposamen zein iritziak jasotzeko.

Ekimen honen helburua bikoitza da: zornotzarrak jaien plangintzan eta antolaketan inplikatzea, batetik, herritarrei hitza emanez, eta jaietako egitaraua herritarren gustu eta eskaeretara ahalik eta gehien egokitzea, bestetik.

Galdetegia jaien harira proposamenak edo iradokizunak egin nahi dituen pertsona orok bete ahal izango du eta datorren urtarrilaren 12a izango da epe muga.

Hau da galdetegian parte hartzeko eta proposamenak helarazteko esteka: https://forms.gle/XhgnarWacXhKy5rd6

Bertan, Karmengo jaietan ikusi nahiko lituzketen musika eta artistei buruzko galderak egiten zaizkie, eta jaietarako iradokizunak egiteko aukera ere ematen zaie.

Bildutako informazioa berrikusi eta kontuan hartuko du Udalak datorren urteko jaien plangintzan.

+ Irakurri

Datorren abenduaren 20an amaituko da Amorebono 2025eko bonuak erabiltzeko epea

2025/12/11

Amorebieta-Etxanoko Udalak herritarrei lehen sektoreko bonuak eskuratzeko eta tokiko ekoizleak babesteko gonbita egiten die. Bonuen gehiengoa erabili den arren, oraindik

503 gaztek hartu dute parte Amorebieta-Etxanon ospatu den I’m Bizi 2025 programan

2025/11/28

Zelaietako frontoian egin da DBH 4. mailako ikasleei zuzendutako topaketa hau, non gazteek hainbat tailer, dinamika, mahai-inguru eta jarduera praktiko

Amorebieta-Etxanok zerbitzu publikoak eta familia zornotzarren babesa indartu ditu 2026rako udal aurrekontuetan

2025/11/26

35.988.500 euroko aurrekontuarekin, Udalak inbertsioa % 6,36 handitu du aurreko urtearekin alderatuta, udalerri kohesionatuago eta etorkizunera bideratuago batekiko konpromisoa sendotuz.

This website uses cookies to enhance your browsing experience and ensure the site functions properly. By continuing to use this site, you acknowledge and accept our use of cookies.

Accept All Accept Required Only