Andramari Ikastolaren 50. urteurrena abian da

Gernikako Arbolaren kimu bat landatzearekin batera hasi dira gaur Andramari Zornotzako ikastolak aste honetan bere 50. Urteurrena ospatzeko egingo dituen ekitaldiak. Ana Otadui Bizkaiko Batzar Nagusietako presidente andrea izan ekitaldi sinboliko honetan. Gernikako Aritzaren kimu hau landatzearekin batera, Andramari Zornotzako Ikastolak orain aitortu baina beti gogoratu nahi du fundatzaileek egin zuten lana, hain zuzen ere, ikastolaren bultzatzaileek, bazkideek, andereñoek, maisuek, langileek eta gurasoek bost hamarkada hauetan egin izan duten lan handia. María Aldazabal Ikastolako presidenteak eta Aimara Arostegi zuzendariak ere parte hartu dute Ikastolak 50 urte hauetan izan dituen andereño, maisu eta langile guztiak omentzeko egin den ekitaldian. Pertsona hauen guztien izenean egongo dira bertan Arantza Espinosa, Olga Fernández, Mari Karmen Larrea, Marian Escribano, Arantza Kortabitarte eta Marikarmen Uranga.

Kimuaren landatzea amaitutakoan, Ikastolako liburutegian bertan ospatu da kafe-solasaldi hunkigarria. Bertan erakutsi diren argazki batzuen bidez erakutsi eta gogoratu nahi izan dira Andramari Zornotzako Ikastolak bere 50 urte hauetan bizi izan dituen bizipenak, esperientziak, pozak, zailtasunak eta emozioak.

Gaur, asteartez, 50. urteurreneko ekitaldiek jarraipena izango dute Zelaieta Zentroko areto nagusian. 19:00etatik aurrera, Ainize Sarrionaindia, Psikologian doktore eta EHU/UPVko irakasleak, ‘Adimen emozionala. Gure alaba eta semeekin nola landu’ izenburuko hitzaldia eskainiko du. Sarrera ere librea izango da tokia bete arte.

+ Leer más

Ate irekiak eta matrikulazioa Haurreskolan

10/04/2024
Familia interesdunek apirilaren 22tik maiatzaren 10era aurkeztu ahal izango dituzte eskaerak, bai online edotaaurrez aurre. • Apirilaren 18an, halaber, ate

Restaurante Propi, la sede social del Zornotza Saskibaloi Taldea

21/03/2024

Lander Urien lleva las riendas del Restaurante Propi desde el pasado mes. Este iurretarra formado en los fogones de los

LAS CIGUEÑAS VUELVEN A ANIDAR EN AMOREBIETA

27/02/2024

En Amorebieta hay un gran nido en el lado sur del campanario de la parroquia AndraMari ocupado por una pareja.

Este sitio web utiliza cookies para mejorar su experiencia de navegación y asegurar el correcto funcionamiento del sitio. Al continuar utilizando este sitio, reconoce y acepta el uso de cookies.

Aceptar todo Aceptar solo las requeridas