Iratik beti izan du argi psikologa izan nahi zuela. Horregatik, karrera Deustun eta Masterra Donostian egin ondoren, Buenos Airesera itzultzea erabaki zuen (aurretik han ikasten aritu baitzen), lanera eta batez ere bere formakuntza aberastera. Pozik etorri zen Erasmuseko hilabeteetan Argentinan ezagutu zituen metodo terapeutikoekin, eta gehiago sakontzea erabaki zuen. Esperientzia pertsonal bat bizitzeaz gain, noski!
Zergatik Buenos Aires?
Argentina, oro har, eta Buenos Aires, bereziki, Psikologiaren “paradisua” dira. Profesional handiak daude, osasun mentalera zuzendutako programa indartsuak eta metodologia oso aurreratuak niri gehien interesatzen zaidan arloan, talde terapietan. Gainera hemen egona nintzen eta ezaguna zen niretzat. Erasmus programarekin etorri nintzen karrerako hirugarren kurtsoa egitera eta izugarri gustatu zitzaidan. Jendea oso hurbila eta irekia da. Etxean eserarazten zaituzte hasiera-hasieratik. Eta lanerako lehengai oso ona dago, jajaj. Maitasunez esaten dut, e! Berriro diot, jendea zoragarria da.
Nola sortu zen bertan lan egiteko aukera?
Karrera eta masterra amaitu ondoren Euskal Herrian hasi nintzen lanean, baina ez nuen oso esperientzia ona izan. Beraz, utzi egin nuen, eta hausnarketa-aldi baten ondoren, Argentinara itzultzea erabaki nuen. Eusko Jaurlaritzaren beka bat lortzeko mugitu nintzen, Buenos Airesen gaixotasun mentalak dituzten pazienteak tratatzen dituen Fundazio batean lan egiteko, eta bi urtez saiatu ondoren, beka hori lortu nuen. Maletak egin eta 2023ko urtarrilean abiatu nintzen.
Zertan datza zehazki zure lana?
Eguneko ospitale batean lan egin dut talde-terapiak egiten. “Familia anitzeko taldeak” Argentinan sortu ziren XX. mendearen erdialdean hainbat arazo tratatzeko, hala nola elikadura-nahasmenduak, adikzioak, familia-harremanen arazoak, osasun mentalaren gaixotasunak, etab. Asko ikasi dut egia esan. Baina kontratua bukatu zait eta une honetan Espainiako plataforma batentzat kontsultak online egiten ditut, eta laguntzaile terapeutiko lana lortu dut ere. Pazientearen etxera joan eta haren testu-ingurua kontutan izanik, tratamendua bertan lantzea da kontua. Denetariko pazienteak ditut, egia esan, denetik egin behar dut haiekin, jajajaj. Ez naiz aspertzen.
Nolakoa da Buenos Aires bizitzeko?
Hiri guztiek bezala, gauza onak eta ez hain onak ditu. Esaten dute Argentinako kapitalak ez duela lorik egiten, eta egia da. Aisialdiko ehunka ekitaldi antolatzen dituzte; kontzertuak, antzerkia, dantza, aire zabaleko zinema… alde horretatik gozamena da. Maila ekonomikoan, Euskal Herriko prezioak antzekoak diren arren, soldatak askoz ere baxuagoak dira hemen. Distantziak izugarriak dira eta garraio publikoak erregular funtzionatzen du. Orduak behar dituzu leku batetik bestera mugitzeko. Bestalde, jendea oso atsegina da, oso irekia. Gainera Euskal Herritik bazatoz, flipatu egin dezakezu. Komunitate euskaldun garrantzitsu bat dago, hainbat Euskal Etxeekin eta jarduera askorekin.
“ARGENTINA, ORO HAR , ETA BUENOS AIRES, BEREZIKI, PSIKOLOGIAREN ‘PARADISUA’ DIRA. LANERAKO LEHENGAI OSO ONA DAGO, JAJAJ.
Kontaiguzu gehiago Euskaldun komunitateari buruz.
En Argentina hay muchas Euskal Etxeak, algunas de ellas aquí, en Buenos Aires. La comunidad es muy amplia, y sobre todo muy activa. Hace unos días estuve en un pueblo de 30.000 habitantes llamado Arrecifes, celebrando el 102 aniversario de la Euskal Etxea. ¡Si lo véis, flipáis! Una casa muy grande, hermosa, muy bien cuidada y con una actividad sorprendente. Cursos de euskera, Euskal dantzak para niños y mayores, coros que cantan en euskera, campeonatos de mus… Además a la gente le encanta cuando vamos desde el País Vasco, para hablar con nosotras, para concienciar cosas. Es realmente una pasada.
Al margen de la familia y los amigos, ¿qué es lo que más echa de menos?
Argentinan Euskal Etxe asko daude, horietako batzuk hemen, Buenos Airesen. Komunitatea oso zabala da, eta batez ere oso aktiboa. Duela egun batzuk 30.000 biztanleko Arrecifes izeneko herri batean egon nintzen, Euskal Etxearen 102. urteurrena ospatzen. Ikusten baduzue flipatzen duzue! Etxe oso handia, ederra, oso ondo zainduta eta jarduera harrigarria duena. Euskara ikastaroak, haur eta nagusientzako Euskal dantzak, euskaraz abesten duten abesbatzak, mus txapelketak. Gainera jendeari asko gustatzen zaio Euskal Herritik goazenean, gurekin hitz egiteko, gauzak kontzatzeko. Pasada bat da benetan.
Familia eta lagunak alde batera utzita, zer sumatzen duzu faltan gehien?
Janaria!! Jajaja. Asko gustatzen zait arraina adibidez, eta hemen ez da erraza arrain freskoa aurkitzea. Eta mendia! Hemen, Buenos Airesen, eraikinak bakarrik daude eta gainera oso laua da. Hori da, janaria eta mendia. Bueno, eta itsasoa! Jajaja. Hemen marroia da eta.
“JANARIA, MENDIA ETA ITSASOA BOTATZEN DITUT FALTAN. BUENOS AIRESEN OSO ZAILA DA ARRAIN FRESKOA AURKITZEA”.