Aurrera pauso garrantzitsua Urritxeko institutu berriaren eraikuntza prozesuan

  • Amorebieta-Etxanoko Udalak hasierako onespena eman dio Urritxeko institutu berria eraikitzeko udal-lursaila Eusko Jaurlaritzari lagatzeari, hezkuntzaren aldeko apustua udalerrirako funtsezkoa den proiektu honen bitartez berretsiz.
  • Eraikin berria oraingoaren ondoan egongo da, eta DBHko eta Batxilergoko etapak landuko dira bertan.

Amorebieta-Etxanoko Udalak urrats sendoa eman du Urritxen institutu berria eraikitzeko prozesuan, otsaileko ohiko osoko bilkuran hasierako onarpena eman baitio Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari Urritxe BHIren eraikinaren ondoan dagoen 2454 lursailaren lagapenari. Akordio hori funtsezko aurrerapausoa da proiektuan, DBH eta Batxilergoko ikasketak hartuko dituen ikastetxe berria eraikitzeko behar den espazioa bermatzen baitu.

Hala, udal-lursailaren doako lagapenari esker, Hezkuntza Sailak proiektua garatzen jarraituko du. Institutu berria eraiki ondoren, egungo eraikina eraitsi egingo da, eta Lanbide Heziketako zikloak eskainiko dira bertan. Lurzoruaren lagapenaren hasierako onespenaren espedientea jendaurrean jarriko da orain 20 egunez; ondoren, lagapena behin betiko onartuko da, osoko bilkuraren beste erabaki baten beharrik gabe.

Proiektu honekin, Amorebieta-Etxanoko Udalak hezkuntzarekin duen konpromisoa berresten du, udalerriko hezkuntza-azpiegiturak hobetu eta modernizatzearen aldeko apustua eginez. Ainhoa Salterain alkateak ekimen honen garrantzia azpimarratu du: “Institutu berri honek gure udalerriko egungo eta etorkizuneko hezkuntza beharrei erantzuten die. Familia zornotzarrek irakaskuntza eredu berrietara egokitutako azpiegitura modernoak merezi dituzte, eta proiektu honekin aurrera egiten jarraitzen dugu gure gazteentzat kalitatezko hezkuntza lortzeko bidean”.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila proiektuaren garapenean murgilduta dago, eta lagapen hori aurrerapauso handia izango da prozesu horretan. Era berean, ikastetxe berria eraikitzeak hobekuntza nabarmena ekarriko du Amorebieta-Etxanoko eta inguruko hezkuntza-eskaintzan, irakaskuntzarako espazio zabalagoak, modernoagoak eta egokiagoak bermatuz.

+ Irakurri

Datorren abenduaren 20an amaituko da Amorebono 2025eko bonuak erabiltzeko epea

2025/12/11

Amorebieta-Etxanoko Udalak herritarrei lehen sektoreko bonuak eskuratzeko eta tokiko ekoizleak babesteko gonbita egiten die. Bonuen gehiengoa erabili den arren, oraindik

503 gaztek hartu dute parte Amorebieta-Etxanon ospatu den I’m Bizi 2025 programan

2025/11/28

Zelaietako frontoian egin da DBH 4. mailako ikasleei zuzendutako topaketa hau, non gazteek hainbat tailer, dinamika, mahai-inguru eta jarduera praktiko

Amorebieta-Etxanok zerbitzu publikoak eta familia zornotzarren babesa indartu ditu 2026rako udal aurrekontuetan

2025/11/26

35.988.500 euroko aurrekontuarekin, Udalak inbertsioa % 6,36 handitu du aurreko urtearekin alderatuta, udalerri kohesionatuago eta etorkizunera bideratuago batekiko konpromisoa sendotuz.

This website uses cookies to enhance your browsing experience and ensure the site functions properly. By continuing to use this site, you acknowledge and accept our use of cookies.

Accept All Accept Required Only