Berba Lapikok kulturartekotasuna sustatuko du otsailean

  • Hilabete osoan zehar, Berba Lapiko ekimenak Amorebieta-Etxanoko kultur aniztasuna ezagutzera eta horren inguruan hausnartzera gonbidatuko ditu herritarrak, jatorri ezberdinetako pertsonen arteko errespetua eta esperientzien trukea sustatuz.
  • Otsailaren 22an, kulturarteko ipuin-kontaketa egingo da euskaraz eta herriko beste hizkuntzetan. Ekimen honen helburua da beste jatorri batzuetako herritarrak euskarara hurbiltzea eta, aldi berean inguruko kultur aniztasuna ezagutzea eta errespetua sustatzea.

Otsailean Berba Lapiko ekimenak kulturartekotasuna izango du ardatz, udalerrian elkarrekin bizi diren kultura ezberdinek dakarten aberastasuna azpimarratzeko. Gero eta gehiago dira Amorebieta-Etxanora beste herrialde batzuetatik etorri diren pertsonak eta elkar ezagutzea eta integratzea funtsezkoa da elkarbizitza indartzeko eta herriko bizitza kulturala aberasteko.

Hori dela eta, otsailean zehar, Berba Lapikok liburutegian kultura eta tradizio ezberdinen ezagutzan eta balioan oinarritutako liburu eta material bereziak eskainiko ditu. Gainera, otsailaren 22an, Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Egunari lotuta, kulturarteko ipuin-kontaketa saioa egingo da, herriko ikastetxeetako guraso elkarteen laguntzarekin. Ekintza honetan, ikastetxeetako jatorri desberdinetako familiek ipuinak euskaraz eta herrian hitz egiten diren beste hizkuntza batzuetan kontatuko dituzte, parte-hartzaileei beste tradizioetara hurbiltzeko aukera eskainiz, eta aldi berean, familia etorkinak euskarara hurbilduz.

Berba Lapiko egitasmoa udal liburutegian kokatutako gune bizia da, bizitzarekin eta herriarekin zerikusia duten gaiak jorratzea delako ekimen honen helburua. Egitasmoak, halaber, bi arrazoiengatik hartu du izen hori: lehena, berba, hitz, gai, liburu, komiki, amets, jakintza, eta ilusio askoren lapikoa izan nahi duelako eta bigarrena, kontu, berba, eta errealitate anitz eta askoren berri emango digulako.

+ Irakurri

Amorebieta-Etxanok Anita Maravillasen hiru obra hartuko ditu bere 20. urteurrena ospatzeko

2025/12/11

Eskainiko dituen hiru obrak izango dira Jon Braun abenduaren 29an, Kotondarrak abenduaren 30ean eta Andereñoak urtarrilaren 2an eta 3an, familia

Zornotza Aretoak “¡Azules!” Mendeurreneko dokumentalaren estreinaldia hartuko du abenduaren 11n, osteguna

2025/12/10

SD Amorebietako antzinatasun handiagoko ehun bazkideek gonbidapena jaso ahal izango dute klubeko dendan abenduaren 9ra arte. Gainerako bazkideek eta zaleek


JonKass eta Heitxiren debuta Durangoko Azokan

2025/12/09

Jon Castañedak, JonKassek, bakarkako debuta egin du DAMekin, Aritz Urrutiarekin eta Paradisu Zinema bekarekin batera bultzatutako diskoarekin. Pop-rocka, funkya, elektronika

This website uses cookies to enhance your browsing experience and ensure the site functions properly. By continuing to use this site, you acknowledge and accept our use of cookies.

Accept All Accept Required Only