‘EZTANDAP’ Rock banda

‘Eta ni begira’ euren bigarren diskoa da. Beraiekin egon gara diska berria eta taldea pixka bat gehiago ezagutzeko.

Zornotzako talde bat bezala aurkezten zarete?

Eagaz batera, bai. Eako baserri batean ensaietan dogu, eta Zornotzako Zelaietako entsaio lokaletan ere. Aratz batería (…..), Txonan Baxoa (…..), Melaz abezlaria, (……) Goiko gitarra (……), Asier gitarra (……). Bizkaiko talde bat esango genuke!

Nola sortu zen taldea?

Asier eta ni (Goiko) unibertsitatean ezagutu ginen. Biok jotzen genuen gitarra, antzeko gustuak genituen eta bertan hasi ginen pentsatzen zerbait egin behar genuela. Ane, egun Suako abeslariarekin batera etortzen ginen Zornotzara entseguetara. Handik aurrera taldeko kide desberdinak izan genituen, Anek beste bide bat hartu zuen eta orduan Melaz etorri zen abeslari giza. 2019an Aratz, eta Txonan gehitu ziren. Ordutik bostok jarraitzen dugu batera.

Ze musika mota egiten duzue?

Rockeroa. Naiz eta gure soinua oso definituta ez eduki, azken diskan identitate propio bat sumatzen dela uste dugu, horrela esan digu Martinek behintzat, gure estudioko teknikoak . Egia esan, ez dugu ia efektorik sartzen, grabaketa zuzenean izan da eta oso garbia. Soinu potentea, alaia eta letrak argi entzutea zen helburua. Beharrezkoa bakarrik itxi dogu, gainontzeko guztia kanpoan geratu da.

Nolakoa da abestiak sortzeko prozesua?

Normalean nik izaten dut lehenengo idea (Asier). Letra idatzi, riff bat sortu eta taldearekin batera entseguetan landu egiten dugu guztion artean. Base bat hartu eta inprobisatu egiten dugu, jolastea bezala da. Bakoitzak bere ataletik gehitu egiten du eta horrela osotzen ditugu abestiak.

Letrak, zertaz hitzegiten dute?

Letra gehienak introspektiboak dira. Hondartzatik paseoan zein autobusean noanean ikusi edo pentsatzen ditudan gauzetaz hitz egiten dut. “Beroketa” adibidez hori bakarrik da, jotzen hasteko prestaketa, besterik ez. “Gaur ere” rutinari buruzkoa da, egunero lanera…, “Eta ni begira” pandemia garaiakoa, Donostin nengoela ikusten nuena begirale giza. Aldarrikapenak ere badaude baina oso begirada pertsonaletik. “To defend myself”-en nire askatasunaren apologia egiten dut. Eta gai unibertzaletarako baita uzten dugu tartea. “Zugan” adibidez, amodiozko balada bat da. Eta “Desidia”, osasun mentaleko arazoetaz hitzegiten du.. Ikusten duzunez, denetarik dago.

Nolakoa izan da diskoaren harrera kontzertuan?

Zornotzako Musika Bandarekin egindako kontzertua ikaragarria izan zen. Abeslaria (Melas) gaixotu egin zen azken astean eta urduri samar egon ginen azken momenturarte. Azkenean nahiz eta guztiz errekuperatu ez zen arren, kontzertua aurrera eraman ahal izan genuen. Kontzertu amaieran kritika positiboak baino ez genituen jaso, beraz oso pozik gaude emaitzarekin. Gure musika horrelako banda batekin entzutea ikaragarria izan zan eta bizitza osoan gogoratuko dugun esperientzia izango da. Ohore bat da Zornotzako kulturaz hainbeste arduratzen den zuzendari bat izatea. Eskertzekoa da Aritz Labradorrek egindako lana proiektu honetan eta gure taldearekin kontatu izana.

Diskaren aurkezpena ere itzela izan zen kontzertuan. Azkenean Krüddo taldea ezin izan zen etorri osasun arazoak zirela eta, baina Blanco y en Botellarekin batera Unicorn Riders ere etorri ziren gure aurkezpen egunean parte hartzeko baita ere. Jendea oso animatuta agertu zen, abestiak jarraituz eta gurekin abestuz. Kontzertu honen kritikak ezin hobeak izan dira eta jendeak guztioi zoriondu gaituzte kontzertuaren ostean. Orain bertan jarri dugun maila mantentzea zaila izango da, baina horrela egin beharko dugu hurrengo kontzertuetan.

“Euskadin Rock- Rollak ez du dirurik emoten” abesten zuen Hertzainak. Horrela da?

Bai, ezin zuten argiago esan. Gure kasuan orain arte lortu dugun diru guztia tresnetan inbertitzeko izan da. Eta noski, gure boltsikotik jarri dugu ere, nahikotsu. Ez tresnetan bakarrik, diskoak grabatzeko gastua ere gurea izan da. Egia da gure equipo propio daukagula eta kontzertu nahikotsu atera direla horri esker ere. Beraz, espero dugu zerbait berreskuratzea, baina ez guretzako. Talderako izango da guztia, hurrengo proiektuetarako.

Spotify eta Youtubez gain, diska fisikoa ere editatu duzue?

Bai, bai. Cd-a atera dugu. Oso gsutora geratu gara gainera diseinuarekin, oso txukun geratu da. Salgai dago Urtza eta Yalens tabernetan Zornotzan. Eta bai, Sotify eta Youtuben ere entzun daitezke abesti guztiak. Instagramen ere jarraitu ahal diguzue, kontzertuen informazioa etab bertan jartzen dugu @EZTANDAP

+ Irakurri

Datorren abenduaren 20an amaituko da Amorebono 2025eko bonuak erabiltzeko epea

2025/12/11

Amorebieta-Etxanoko Udalak herritarrei lehen sektoreko bonuak eskuratzeko eta tokiko ekoizleak babesteko gonbita egiten die. Bonuen gehiengoa erabili den arren, oraindik

Amorebieta-Etxanok Anita Maravillasen hiru obra hartuko ditu bere 20. urteurrena ospatzeko

2025/12/11

Eskainiko dituen hiru obrak izango dira Jon Braun abenduaren 29an, Kotondarrak abenduaren 30ean eta Andereñoak urtarrilaren 2an eta 3an, familia

Zornotza Aretoak “¡Azules!” Mendeurreneko dokumentalaren estreinaldia hartuko du abenduaren 11n, osteguna

2025/12/10

SD Amorebietako antzinatasun handiagoko ehun bazkideek gonbidapena jaso ahal izango dute klubeko dendan abenduaren 9ra arte. Gainerako bazkideek eta zaleek

This website uses cookies to enhance your browsing experience and ensure the site functions properly. By continuing to use this site, you acknowledge and accept our use of cookies.

Accept All Accept Required Only