Ganeko igerilekuek ekainaren 1etik irailaren 30era zabalduko dute denboraldia, hobekuntza eta berrikuntzekin

  • Igerilekuaren irekiera epea hilabete batez luzatuta, ohiko hiruhileko abonuez gain, aurten udako denboraldi osoa estaltzen duen lauhileko abonua erosteko aukera izango da.
  • Era berean, eskainitako zerbitzua hobetzeko asmoz, Ganek foodtruck bat, erabilera anitzeko kantxa bat eta irakurketa gune bat izango ditu aurten, instalazioko erabiltzaileei esperientzia hobea eskaintzeko asmoz.


Amorebieta-Etxanoko Ganeko igerilekuek irekiera epea luzatuko dute aurten, denboraldia datorren ekainaren 1ean hasiko da eta irailaren 30era arte luzatuko da. Aurreko urteetan baino hilabete bat gehiagoz egongo dira zabalik, instalazioez lau hilabetez oso-osorik gozatzeko aukera emanez.

Irekiera ordutegia uda garaiko une bakoitzera egokituko da:

  • Ekainaren 1etik 14ra, igerilekuak egunero egongo dira zabalik, 13:00etatik 20:00etara.
  • Ekainaren 15etik abuztuaren 31ra, astelehenetik larunbatera 11:00etatik 21:00etara, eta igande eta jaiegunetan 11:00etatik 20:00etara.
  • Irailean, ordutegia egunero 12:00etatik 19:00etara izango da.

Abonuei dagokienez, hiruhileko abonuen ohiko modalitateak mantenduko dira, eta berritasun gisa, denboraldi osoa estaltzen duen lauhileko abonua eskainiko da. Gainera, erabiltzaileek eguneko sarrerak edo 10 paseko bonuak aukeratu ahal izango dituzte, bai helduentzat, bai adingabeentzat. Tarifak abonu motaren eta erroldatze egoeraren arabera aldatzen dira, eta prezio bereziak izango dira familientzat, gazteentzat eta adingabeentzat, udalerrian erroldatuak edo bisitariak izan.

Esperientzia are osatuagoa egiteko proposamen berriak

Uda honetan, Ganeko igerilekuek ez dute egutegia soilik zabalduko, erabiltzaileen esperientzia hobetzeko hainbat berrikuntza ere gehituko baitituzte. Horien artean nabarmentzekoa da foodtruck berria, zeinak denboraldi osoan zehar izozkiak, irabiakiak, gofreak eta bestelako aukera freskagarriak eskainiko dituen.

Halaber, igerileku ondoan erabilera anitzeko kantxa bat jarriko da. Udako hilabeteetan, kantxa horretara igerileku barrutik bakarrik sartu ahal izango da, segurtasuna eta erosotasuna areagotuz. Irailetik aurrera, kantxa modu independentean erabiliko da, kaletik zuzenean sartuta.

Azkenik, irakurketarako gune bat ere prestatuko da, udan ere irakurtzeko plazera bermatzeko asmoz.

Hobekuntza eta zabalkuntza hauekin, Amorebieta-Etxanoko Udalak herritarren beharrei erantzuten dien eta aisialdiaz gozatzea sustatzen duen kalitatezko zerbitzu publiko bat eskaintzeko duen konpromisoa berresten du.

Ordutegiei, abonamenduei, tarifei eta berrikuntzei buruzko informazio guztia eskuratzeko, Amorebieta-Etxanoko Udalaren webgune ofiziala bisitatzea gomendatzen da.

+ Irakurri

Datorren abenduaren 20an amaituko da Amorebono 2025eko bonuak erabiltzeko epea

2025/12/11

Amorebieta-Etxanoko Udalak herritarrei lehen sektoreko bonuak eskuratzeko eta tokiko ekoizleak babesteko gonbita egiten die. Bonuen gehiengoa erabili den arren, oraindik

503 gaztek hartu dute parte Amorebieta-Etxanon ospatu den I’m Bizi 2025 programan

2025/11/28

Zelaietako frontoian egin da DBH 4. mailako ikasleei zuzendutako topaketa hau, non gazteek hainbat tailer, dinamika, mahai-inguru eta jarduera praktiko

Amorebieta-Etxanok zerbitzu publikoak eta familia zornotzarren babesa indartu ditu 2026rako udal aurrekontuetan

2025/11/26

35.988.500 euroko aurrekontuarekin, Udalak inbertsioa % 6,36 handitu du aurreko urtearekin alderatuta, udalerri kohesionatuago eta etorkizunera bideratuago batekiko konpromisoa sendotuz.

This website uses cookies to enhance your browsing experience and ensure the site functions properly. By continuing to use this site, you acknowledge and accept our use of cookies.

Accept All Accept Required Only